Anaiak frontean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-003-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko uztailaren 03a
- Iraupena: 0:03:43
- Erref: DON-003/024
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Eta zure familiko jendia, jende asko jun al zan... batailloira.
- Batalloi hartan... zazpi anaiatik... bost. Anai zaharrena izan zan, gerra denboran, itsasoko ertzaiña. E? Ezkondu ta hiru aiten semea... o... hiru seme-alaben aita zalako... ertzaiña. E? Hemen, zea, frentera jun gabe. Lau anai, edadekuak zialako, batallon Sasetan. Eta bosgarrena ere bai, baiñon harrek ez zuen, hamasei urtekin bere anaian atzetik juten zan, ta hura eoten zan kuartelian. Ez bea bakarrik, bea bezelako dozenerdi bat uste det baziala, han zeudenak. Baiña haiek ez zian frentea-ta juten, e?
- Hamasei urte.
- Hamasei urtekin, bai. Ni bakarrik geldittu nitzen etxian. Nere gurasoekin eta nere illobekin. Nere anaien seme-alabekin.
- Bermion.
- Bermion.
- Eta aitak zergaitik ein zun alde, PNV-ko kargu inportatia zan edo...?
- Nere aita ez, nere aita ya edadekua zan. Eta ez zan, ez zan gehio sartu iñun´e, baiñon anaiak danak... danak. Eta... Gernika bonbardeatu zutenian... lehen esan dizut anai batek esan ziola alde in bihar zala. Hurrengo egunian etorri zan. Danak nere anai... bost anai... bai, bost anai Gernikan zeuden, menditik jetxi berriyak. Aldatu iten zituzten, deskantsua ta hola ta... harrapatu zitun bostak Gernikan. Ta hurrengo egunian etorri zan esatea, "aita, berriro hemendik ere alde in biharra dao". Eta jun giñan Algortara.
- Bermiotik.
- Bermiotik Algortara. Ta han, este... paperak prestatu bitartian.
- Iparraldera juteko.
- Iparraldera juteko. Eta handikan hamabost egunera eo hola, maiatzaren hamabiyan, este... atea giñan Santurtzetik "Transatlántico Habana" dalaku hartan, Cruz Roja-ko ikurriñakin, eta "protegidos por la no intervención", inglesak eta frantsesak, bee gerrako barkukin hayek. Eta ikusi genittun, aitak esan zian "beida, beida, beida! etorri! beida! hori da Cervera", Crucero de la Armada Española... faszistak. Eta beste bou bat, Galerna izena zuna, biyak. Baiño ez zian atrebittu guri seitzea, guk aurrea in gendun ta Frantzira jun giñan.
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!