Donostia (Gipuzkoa)

Irratia, beheko sua eta ekonomika

Irratia, beheko sua eta ekonomika <p>Lehen irratia ezkondu ondoren izan zuten. Komuneko paperaren ordez belarra. Egunkaririk ere ez zuten; etxea ezin berotu. Tximinia nolakoa zen. Ekonomika jarri zutenean, markesen pare sentitu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-001-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen irratia ezkondu ondoren izan zuten. Komuneko paperaren ordez belarra. Egunkaririk ere ez zuten; etxea ezin berotu. Tximinia nolakoa zen. Ekonomika jarri zutenean, markesen pare sentitu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta irratia?
-Irratiya? Buf, irratiya noiz, Jesus! Irratiya noiz?!
-Ez zan orduan, irratirik?
-Irratiya ni ezkondu ta geo, geo, gerogo…
-Eta lehen komuneko papelik ere ez zan eongo?
-Ezta bat ere.
-Ta ze, periodikuakin?
-Periodiko bat, belarra eo…
-Belarra? Aza hostuak-ta?
-Belarra eo hola, ze uste dezu, periodiko zea, periodikua? Periodikua nola, oain, basura botatzeko eukitzen dute periodikok eh, basura botatzeko, eta ordun, leihyo zulok ixteko’re ez gendukan periodikoik, ezer ez, bueno, ze gehiyo esango dizut, dana puskatuba, dana puskatua, dana puskatuba.
-Hotza galanta orduan? Etxia ezin berotu?
-Nola berotu, nola beotu…?
-Egurrik ez zeon?
-Libre libre ta…
-Eta tximinia, orduan nolakua izaten zan?
-Tximiniya hola, kanpanakin, ta libre, tximiniya libre-libre, haize earra sartzen zan handik…
-Goraiño?
-Goraiño, goraiño. Guk ekonomika jarri gendunian, noizpaite jarri gendunian, uste gendun markesak giñala. Egiya eh, guk ekonomika jarrita, geen burua ikusi gendunian, markesak!

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia