Donostia (Gipuzkoa)

Labaderoa; astoa, abantaila handia; lehenengo behia

Labaderoa; astoa, abantaila handia; lehenengo behia Labaderoa herrian zegoen, baina jende asko ibiltzen zen. Errekara joaten ziren beraiek, ala iturrira. Asto txiki bat eman zien osabak; bestela, buru gainean. Txerri txikia. Behia erosi, eta ordaintzeko lanak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Labaderoa herrian zegoen, baina jende asko ibiltzen zen. Errekara joaten ziren beraiek, ala iturrira. Asto txiki bat eman zien osabak; bestela, buru gainean. Txerri txikia. Behia erosi, eta ordaintzeko lanak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta hemen labaderorik bazeon?
Labaderua? Herrin! Baiño herrian jendia asko zeon ta, herriko jendiak labaderuak hartzen zitun, ta /da/ urak eta… Eta guk, basarrikuak, ahal gendun tokia! Harea o horrea o… han behera eo… Iturrik ba…
-Errekara-ta juten ziñaten garbitzera?
Bai. Bai, bai.
-Bai? Nora? Hemen, e… gertuen, ze...?
Bueno, ordu laurden bat eo! Ba daneta´re… horrea, hor behera juten... ordu laurden. Horrea juten bagiñan, ordu erdi igual. Horrea juten bagiñan´e, ba ordu erdi jun ta /da/ etorritan, aixa!
-Orduan dana oiñez iten zan.
-Dana oiñez! Astua, guk astua izandu genun... Astua izandu genduneako, e, astua, nik izango nitun ba hamabi urte. Ta gui astua Añorgako osaba batek, baserriko… amen anai batek, baserrin, Añorga Haundin bizi zian batek astua bialdu ziun, e! Asto txiki bat. Eta hua pixkat hazi zanian o… haundi xamarra zan. Amak billatu zitun xestuak eta nolabaite… ta zakuakin zea in ta /da/… xestua jartzeko ta… Ama, bestela… Esne pixkat baldin bagendun buruan hartuta jun behar zun Donostia, Antigua. Ta geo, zeoze, ogiya ta gauza pixkat erosten bazun, diruik baldin bazun, burun hartu ta etxea, oiñez.
-Orduan, astua bentaja edarra…
Ta geo astua, geo astua… bialdu zigun, baiño geo harek xestuak biha zitun! Geo… axtalka, han xestuak jartzeko zea, tripan ta /da/ bizkarrian ta /da/ jartzeko, zea in biha zitzaiyon, koltxoia bezelako gauz bat, ez urratzeko zea… Hoitako´re gauzak biha zian! Osatzeko. Soka ta… bueno, zenbat gauza, ordia! Astua bialduagatik... prepaatzeko, astua preparatzeko!
-Eta gero astuan, astuakin juten hasi zan, plazara?
Geo ama astuan, astuakin hasi zan. Ta behi bat, behi bat gendun. Honea etorrita, ez gendun behiyik. Gue gurasuak, txerri txiki bat eman emen ziyoen amak-eta etxian, basarrin. Ta txerri txikiyakin honea, txerri txiki bat, hazitzeko besteik ez. Eta behi bat, esnia izateko behi bat eosi, eta diruba bestei kenduta, e. Bestei kenduta diruba, e! Laun bati kenduta diruba, behiya eosi. Eta behiya hua, guk, gue amak pagatu zuneako nik hogeita hamar urte izango nitun.
-Zatika pagatzen jun zan?
Pixkana-pixkana patu bihar! Osatu in bihar zan diruba! Urtian hainbexteko bat, urtian urteko... ordun merkeak zian, baiño diruik ez zeon /etzeon/.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia