Ama lau umerekin alargun, eta dirurik ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:02:57
- Erref: DON-001/005
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Lanbideak » Etxeginak , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
-Izandu, jarri zan, bazian... danentzako ez zan tokirik ordun, eta bakizu, bertanekoako fabrikak´e Suchard, Lizarriturri...
-El Leon...
-Leon, zea...
-Zerbeza fabrika.
-Zerbeza fabrika, jela fabrika... hoik danak bazian, baiño hoitako´re jende asko zeon eta. Hoitako´re tokiya ez zan, hemengo baserrikoentzako asko izaten. Baiño nola harrobin ohituta zeren, zean´e, ba harrobiyan, ta geo e gaxkitu! Gaxkitu ta gazte-gazteik hil. Nik aitta, nik aita hil zanian eukiko nitun sei urte.
-A bai, e?
-Eta ne anayak eukiko zitun zortzi urte, zarrenak, e. Eta ne ahizpak, ne hurrengo ahizpak izango zitun lau, eta txikiyak izango zitun bi urte.
-Bi urte…
-Bi urte. Eta gue ama lau umekin, xentimoik pe. Ez suizidiyoik, ez… oain kejatzen da jendia, e, baiño xentimoik ez zuen kobratzen gue amak. Xentimoik´e ez. Ta gu nola hazi giñun? Gu nola hazi giñun gue amak? Geo pixkat koxkortu giñanian, egurreta juten giñan mendia, eta otiak, hola pixkat hazita zeona, eskuakin ebaki… ez gendun ez aixkorik, ez atxurrik, eta ezer’e. Ta eskuakin ebaki, sorta puxkat hola dexentia iten genunian bizkarrian hartu, ekarri ta sua iteko. Momentuko suba, bakizu.
-Zerbait behintzat, ez?
-Zerbait behintzat. Zerbait.
-Berotzeko.
-Eletrizidade elektrikoik ez gendun, ez dakit zemat denboan. Kandela esan dezu zuk kandela… kandela. Urik´e ez gendun. Ureta ere ez dakit noraiño jun biher izaten genun ureta.
-Iturrira?
-Bai, iturrira, ura ekartzea.
-Ta nun zeon, urruti?
-Ba bai. Ba ordu erdin bat! Ordu erdi bat jun ta etorri iten. Ureta. Eta guk zenbat ur ekarriko gendun ba iturrira junda? Zenbat? Ez genduken indarrik eta!
-Marmitakin, ala...?
-Bai ba, marmitakin ta, hoixe. Baldiakin ta.
-Eta buru gaiñian jartzen zenuten baldia-ta ala...?
-Ez, askotan... bai, ahal bagendun bai.
-Ahal zan bezela!
-Ahal zan bezela! Ahal zan bezela!
-Eta erropa-ta garbitu nun iten zenuten?
-Ba itu… harea juten giñen iturria!
-Iturrian hori re?
-Bai. Iturria jun ta han erropa garbitu ta… Soiñekoa´re igual han garbitu, ta busti-bustiya jantzi ta geo etxea! Busti-bustiya, e? Azpitik ezerre ez genekan, kantzontziloik-ta bate […], ezer’e […].
-Orduan, e, bizimodu gogorra…
-Bizimodua? Ene, ene, ene. Baiño gure Jaungoikuak osasuna eman zigun, eta urte asko pasata baiño bizitzeko moun azken urtiok izandu ditugu behintzat, bizitzeko moun.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!