Koldo Artola Kortajarena
Donostia (Gipuzkoa) (1938)
Biografia
Elkano kalean jaioa, zazpi senidetan gazteena. Ama Anoetakoa zuen eta aita donostiarra. Aitona (aitaren aita) pertsona ezaguna izan zen Donostian: Pepe Artola idazle eta antzezlea. Eta baita birraitona ere (Peperen aita), Ramon Artola idazle euskaltzalea. Alabaina, Koldok ez zuen euskararik jaso etxean, Donostiako giroa oso erdalduna baitzen gerraostean. 21 urterekin hasi zen euskara ikasten, eta handik aurrera euskalkiak izan dira bere pasioetako bat. Lanbidez aurrezki kutxa batean lanean aritu arren, nekaezin jardun du ahozko ondarea eta euskalkiak jasotzen, bereziki Nafarroan eta Iparraldean. Euskaraz mintzo ziren azken hiztunak elkarrizketatu zituen hainbat herri txikitan, besteak beste Izaban eta Uztarrozen. Eta Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikorako hainbat eta hainbat inkesta egin zituen 14 urtean zehar, Aranzadi elkartearekin. Lanean jarraitu du gerora ere, jasotakoa transkribatzen, eta 2014an "Ziorditik Uztarrozeraino" lan mardula plazaratu zuen, inguru hartako azken hiztunen testigantzekin; testigantza horiek Ahotsak-en entzun daitezke, Koldo Artolaren fondoan. Ohorezko euskaltzaina ere bada.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-176 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
DON-177 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute