Iratxe Retolaza Gutierrez
Donostia (Gipuzkoa) (1977)
Biografia
Gurasoak bilbotarrak zituen, lan-kontuengatik Zarautzera bizitzera joandakoak. Beraiek euskaraz ez zekiten arren, argi zuten alabak ikastolara bidaliko zituztela; Zarauzko ikastolan ez zegoenez tokirik, Donostiara joan ziren bizitzera. Iratxek eta bere bi ahizpek Zurriola ikastolan ikasi zuten. Groseko institutuan ibili ondoren, Iratxek Euskal Filologia ikasi zuen, Gasteizen. Doktoretza ere egin zuen. EHUko irakaslea da, aditua euskal literaturan eta feminismoan. eta UEUko Literatura sailburua. "Gure genealogia feministak" liburuaren egileetako bat da. Euskaltzain urgazlea ere bada.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-216 | 2022 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
DON-217 | 2022 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute