Andoni Sagarna Izagirre

Donostia (Gipuzkoa) (1947)

Biografia

Donostian jaioa, Aldakonea kalean. Aita donostiarra zuen eta ama Lazkaokoa, 14 urterekin hiriburura lanera joandakoa. Seme bakarra da Andoni. Jesuitetan ikasi zuen, gaztelaniaz, baina umetatik ezagutu zuen euskal giroa etxean: gurasoek eta aitona-amonek (beraiekin bizi ziren) euskaraz hitz egin zioten beti (aitak kamustuta zeukan euskara berreskuratu zuen, emaztearekin eta semearekin erabiltzeko). Auzoan bertan ere harreman dezente zituzten euskaraz: bizilagunekin, okinarekin, harakinarekin, esne saltzailearekin... Donostiako giroa oro har erdalduna izanagatik. Industria-ingeniaritza ikasi zuen, baina euskararen aldeko hamaika lanetan ere jardun du bere ibilbidean zehar: euskara irakasten eta euskarazko materiala sortzen, besteak beste (hiztegiak, enziklopediak, ikastoletarako materiala...). Zientzia eta euskara uztartu ditu. Elhuyar taldearen sortzaileetako bat izan zen eta UZEIn jardun zuen lanean. Euskaltzaindian ere hainbat ardura izan ditu; 80ko hamarkadatik euskaltzain urgazlea da eta euskaltzain osoa 2006. urtetik. Mari Karmen Aranbururekin ezkondu zen (ikastolako andereño izandakoa) eta hiru alaba izan zituzten. Urteak daramatzate Usurbilen bizi izaten. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-212 2021 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gurasoen jatorria eta euskararekiko jarrera Bideoaren ikonoa
2 Donostian bazegoen euskaraz egiteko aukera Bideoaren ikonoa
3 Gaztelania nagusi hezkuntzan; jesuita euskaldunak Bideoaren ikonoa
4 1965 ingurua euskararen irakaskuntzan mugarri Bideoaren ikonoa
5 1965-1968 bitartean euskara klaseak ematen Bideoaren ikonoa
6 Rikardo Arregi; euskarazko alfabetatzearen hasiera Bideoaren ikonoa
7 Alfabetatze ikastaroetarako materiala sortzen Gordailuren bulegoan Bideoaren ikonoa
8 1971n etena euskarazko alfabetatzean Bideoaren ikonoa
9 Ingeniaritza gaiak euskaraz jartzeko kezkatik Elhuyarren sorrera Bideoaren ikonoa
10 Ekain kooperatibatik Uzeira Bideoaren ikonoa
11 Elkar, Eusenor, Plazagunea Bideoaren ikonoa
12 Denaren beharra: andereƱoen erresidentzia, Ez dok Amairu... Bideoaren ikonoa
13 Plazido Mujikaren hiztegia esanguratsua izan zen berarentzat Bideoaren ikonoa
14 Antzerki mugimendua; Auspoa bildumako liburuak saltzen Bideoaren ikonoa
15 Gerraosteko politikak ez zuen modernotasunik nahi; Labegerie; sinbolismoa kantetan Bideoaren ikonoa
16 Lur argitaletxea; euskarazko lanak falta Bideoaren ikonoa
17 Gerraosteko prentsa; euskarazko prentsan izan zuen partaidetza Bideoaren ikonoa
18 Lankide Aurrezki Kutxak emandako diru-laguntzarekin kopiagailua erosi zuten Bideoaren ikonoa
19 Argia dantza-taldekoekin txistulari; soldadutzako anekdota Bideoaren ikonoa
20 Euskara batuaren sorreran h-arekin eztabaidak; 1978ko kongresuko hitzaldia Bideoaren ikonoa
21 Elbira Zipitria, gauza askoren aurka Bideoaren ikonoa
22 Gerra aurreko eta osteko euskara-ereduak Bideoaren ikonoa
23 Euskara batuaren sorrera eta euskalkien arteko distantzia Bideoaren ikonoa
24 Euskararen inguruan zebilen edonor susmagarri I Bideoaren ikonoa
25 Euskararen inguruan zebilen edonor susmagarri II Bideoaren ikonoa
26 Gurasoen Gerra Zibileko bizipenak Bideoaren ikonoa
27 Familia batzuetan gerrako kontuak isilean Bideoaren ikonoa
28 Aitaren gerrateko bizipenak: Izar lantegian militarizatuta, bonbardaketak... Bideoaren ikonoa
29 Gurasoek politikarekin loturarik ez Bideoaren ikonoa
30 Gurasoen sasoian euskaldun asko Grosen: dendariak, bizilagunak Bideoaren ikonoa
31 Gurasoen sasoian euskaldun asko Grosen: errekardariak, baserritarrak, garbitzaileak... Bideoaren ikonoa
32 Beraiek euskaraz bizi ziren, baina baziren beste giro batzuk ere Bideoaren ikonoa
33 Frankismoaren eboluzioa; Franco Donostian Bideoaren ikonoa
34 II. Mundu Gerraren eragina eta ondorengo aldaketak Bideoaren ikonoa
35 Euskararen biziraupena, mirari bat Bideoaren ikonoa
36 60ko hamarkadan hondoa jo ondoren, gorakada Bideoaren ikonoa
37 1969an euskara ikastaro garrantzitsua Urretxun Bideoaren ikonoa
38 Hizkuntzen eta kulturen arteko distantzia Bideoaren ikonoa
39 Haurtzaroan baino euskara gehiago gaur egun Donostian Bideoaren ikonoa
40 Biloba mutilekin eta lagunekin hika Bideoaren ikonoa
41 Gurasoengandik jaso zuen hitanoa; ama ahizparekin noka Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia