Domintxaine-Berroeta (Zuberoa)

Zuberotarra eta manexa

Zuberotarra eta manexa <p>Domintxainen "manexa" (behenafarrera) egiten dute, baina Etxarrin badute zuberotar ukitua, eta Ar&uuml;en gehiago oraino. Sarrikotapean, berriz, zuberotar garbia. Ithurrotzen Zuberotarra gehiago.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DOB-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Domintxainen "manexa" (behenafarrera) egiten dute, baina Etxarrin badute zuberotar ukitua, eta Arüen gehiago oraino. Sarrikotapean, berriz, zuberotar garbia. Ithurrotzen Zuberotarra gehiago.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lehenago, nola esplikatu duzu hori, Arüeko eta Domintxaineko euskararen kontua eta? Nik entzun dut, baina honek ez du entzun. Hori beste euskara diferentia dela Arüekoa eta...
- Bai, bai... eta egundano nehok´e ez dik esplikatzen zendako!
- Bai? Eta Domintxainen erran duzu manexa, ez?
- Domintxinen biziki manexa gehio, eta Etxarrin deia, nornahi mintza dezakan, eta xübero eiten die gehio: "ü"... "ü" gehio, eta anixko hitz´e ba, heen, heentik difeentak. Ez biziki... ez biziki, elgar konprenitzen diau, bena baduk difeentzia halee Domintxinetik eta Etxarrirat. Ta Arüe gehio oono.
- Bai, bai. Eta [...] erabat, ez?
- A ba, ba. Sarrikotan e, "souletin" duk.
- Bai, hori da.
- "Enfin", xübeotarra duk.
- Eta zuk?
- E?
- Zu manexa?
- Ni... ni manexa edo... ezpitakit nola...
- Baxenafartarra?
- Baxenafartarra.
- Eta Ithorrotzen, Ithorrotzen ere, Etxarrin bezala, edo Arüen bezala...?
- Bai, Ithorrotzek emaiten dik xübero gehio!
- Bai e?
- Bai. Ithorrotze, ondo-onduan gielaik, bidia arte.
- Bai, bai.
- Ithorrotzek xübero akzantak bai... Domintxinen beno gehio.
- Gu egon ginen Olhaibiko emazteki batekin. Xibero konpleta e!
- A ba, ba, ba!
- "Complet'!
- Sinesten diat!
- Olhaibiko emazteki batekin, Arüekoa zen baina... Arüekoa zen baina Olhaibin bizi.
- A, Olhaibin bizi?
- Xibero, xibero, xibero... xibero!
- Xahar bat?
- Bai, hola... bai.
- Hantxe eta...
- Mehar-meharra!
- Ba, ba... "d'accord"!
- Emazteki oso eztia.
- Ba, eleka aise ari zena?
- Bai, bai, bai... eta xiberotar puru-purua.
- Puro? Ba, ba, ba, ba. Baietz... baietz!

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia