Bizitza fite pasatzen da
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2011(e)ko irailaren 10a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: DOB-001/001
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Iritziak » Bizitzarekiko ikuspegia
Transkripzioa
- Guk, "gorotza" bai, ulertzen dugu. Bestea... ez.
- Ez? "Voilà".
- Eta zu nola deitzen zara? Nola deitzen...?
- Ni? Ene izena?
- Bai.
- "Ardoi".
- "Ardoi", eta izen ttipia?
- "Erramun".
- "Erramun Ardoi" ?
- Bai.
- Eta sortua... Domintxainen?
- Domintxinen ez, "Isturits".
- A, Izturitzen sortu zinen?
- Bai.
- Eta gero, hona etorri?
- Aita-amekin hunat etorri, ttipi-ttipia nindian e!
- Zenbat urte?
- Bi urte nitielaik.
- Bi urteekin? O!
- Bai.
- Eta aita zen hemengoa?
- Ama!
- Ama... ama ere, hemengoa?
- Hemengua.
- Eta aita...?
- Eta aita hango, Isturitzeko. Bai.
- Eta gero etxe honetara etorri zineten?
- Ez, ez. Ez, ez... oono beste etxe batetaa ba.
- Bai?
- Bai.
- Eta hona noiz etorri zinen?
- "En cinquante-et-un" jinak gintian Domintxineat, enfin aita-amak jinak zitian Domintxineat "en mille neuf cent cinquante-et-un", eta hunat etorriak gituk "en mille neuf cent soixante-dix".
- "Soixante-dix"?
- Bai. Eztik aspaldi e!
- Bai.
- "Enfin, oui, bon", hogoita hamar urte bai halee... Ba, ba, ba... "tout à fait, tout à fait".
- Erraten dute gero hogei urtetarik ari zinela; fite pasatzen dela ...!
- Ba, ba. Ba, ba...!
- Ez dakit.
- Ba, ba... badiat eta Ameiketan aitaen aneia, bizi dena... eta batik /baditik/ "quatre-vingt six ou sept", eta erten zatak: "kasu, hirutan hogoi urte artio, fite pasaten duk, bana hirutan hogoi urtetaik haat, oono fitio badoa!" Ta haek, lautan hogoi [...] beti e! "Ah bon, ah bon".
- Orduan kontuz!
- E?
- Orduan kontuz!
- Ba, ba [...] ikusikoik!
- Bai.
- Badakika zer den, untsa izan, "enfin", ahal bada, osaarria "à peu près" untsa baduk, deia... Adina gio... gio pasaten duk biziki fitio.
- Bai.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!