Antonio Sagarna Ortuondo Kariño

Dima (Bizkaia) (1922-2015)

Biografia

Dimako Artaun auzoko Etxagoikoa baserrian jaio zen eta gerora auzo bereko Iguntzagoikoara joan zen. Gurasoak ere dimoztarrak zituen, aita Artaungoa eta ama Bargundikoa. Sei neba-arrebatatik laugarrena da Antonio. Umea zela, aitak ardiak ekarri zituen etxera eta anaia zaharra hasi zen berauek jagoten. Laster ekin zion Antoniok ere lanbidea ikasteari eta, ondoren, bizimodu guztia eman dio pastoretzari. Han eta hemen eduki izan ditu ardiak barrutiak jaten: Morgan, Larrabetzun, Etxanon... Gaztaiak, ostera, Galdakaon saltzen zituen. Artzain ibilitako garaiez gain, gerrako kontuez ere luze egin genuen berba beraragaz egon ginenean, bertso eta kontu zaharrak ahaztu barik. Jose Gorospe koinatuagaz batera egin genion elkarrizketa.  

Zintak

KodeaDataProiektua
DIM-003 2010 Dimako kontuek eta kantuek
DIM-015 2014 Euskal Herriko Ahotsak
DIM-016 2014 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ijitoek gazta erdia kendu zioteneko pasadizoa Bideoaren ikonoa
2 `Kariño´ gaitzizena dela-eta bizi izandako pasadizoa Bideoaren ikonoa
3 Galdakaora motoan, gaztak eta esnea saltzera Bideoaren ikonoa
4 Umetako bizimodua; auzoko eskola bere sasoian egindakoa Bideoaren ikonoa
5 Maisuak zigortu zueneko pasadizoa Bideoaren ikonoa
6 Bilbora lehenengo aldiz joan zenekoa Bideoaren ikonoa
7 Soldadutzarako zozketa Bilbon; Afrikara tokatu Bideoaren ikonoa
8 Gerratean ibili ez arren, bonbardaketak ikusi zituen Bideoaren ikonoa
9 Soldaduei laguntzera Mugarrara Bideoaren ikonoa
10 Soldaduei laguntzetik etxera itzuli eta inor ez Bideoaren ikonoa
11 Gerratean herri batetik bestera artaldearekin Bideoaren ikonoa
12 Artetan nazionalekin topo; hildako soldadua Bideoaren ikonoa
13 Gerrateko bizipenak; Bilbo hartu zuteneko kontuak Bideoaren ikonoa
14 Lemoatxen borroka gogorra Bideoaren ikonoa
15 Gorrien kamioiak Diman; bonbardaketak Bideoaren ikonoa
16 Marmiten bristada ikusita, bonba bota ziotenekoa Bideoaren ikonoa
17 Hiru soldadu Artaun auzoan lurperatuta Bideoaren ikonoa
18 `Cara al sol´ abestu eta eskua jaso behar Bideoaren ikonoa
19 Elgetatik oinez etorri ziren soldaduak Bideoaren ikonoa
20 Soldaduekin larri, txakurrak Euskadi izena zuelako Bideoaren ikonoa
21 Lorentzo Gorospe zauritu zutenekoa Bideoaren ikonoa
22 Gerratik itzulera; etxea hutsik Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia