Deba (Gipuzkoa)

Itsasontzien karga-deskargan

Itsasontzien karga-deskargan <p>Soldadutzatik bueltatu eta etxeko lanetan jarraitu zuen. Negu batzuetan barkuak hustutzen laguntzera joaten zen portura. Ikatza hutsutzen zuen ontzietatik gehienetan eta okindegi eta bestelakoetarako izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutzatik bueltatu eta etxeko lanetan jarraitu zuen. Negu batzuetan barkuak hustutzen laguntzera joaten zen portura. Ikatza hutsutzen zuen ontzietatik gehienetan eta okindegi eta bestelakoetarako izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hola in genun.
-Earki, eta soldaduskatuk bueltatu ziñan honea atzea, eta aurretikan laben ibilita zenden etxetik kanpoa nunbaitten? Ez. Eta geroa ibili ziñan?
-Ezta.
-Ezta?
-Nik ez det etxetik kanpoa, karga deskargan’e ibili giñan hor baiño hoi ez da aittatzeko, karga deskargan ibili giñan gu ba neguan, orduan barkuk etortzen zian, eta ikatza deskargatzeko ta, etortzen zizkun lataka, ondo pagauko ziula ta barkua deskargatzea juteko, eta juten giñan hola barku batzuk deskargatzea, baiño hua ez da aitatzeko, guk jornal fijokoikan, laneko zeaik ez det izan nik bestela.
-Eta ze itten zenuen han? E barkuk aillatzen zian garaien ikatza...?
-Ikatza kalderak bete, ta gero gruakin jaso, eta gamionak kargatzen zian Zumaiyan. Zumaiyan ordun, ikatza ikearri sartzen zan ordun barkutan. Bai, bai. Ni gauak e pasauta no, eguna ta gaua, bate etxeatu gabe etenikan, deskargan, ikatza kargatzen.
-Eta ikatz hua noa biltzen zan gero?
-Orduan hura, panaderitan ta etxietan ta ikearri gastatzen zan ordun ikatza.
-Baiña han e?
-Ordun almazena.
-Nundikan kentzen zenuen?
-Almazenak, bai, almazenak. Ordun bi almazena eo hiru bazeuden Zumaiyen, eta almazenatu itten zan ta gero handik errepartuak itten zittuen. Bai, barkua…
-Ta zeiñekin aitzen ziñen han? Zu, bueno zumaiar betse batzukin eo…
-Bai.
-Eo ezaunen bat bazendun baita?
-Ez, ez, ez auzunekuk juten giñan, hemen Endaitak eta Agerre, ta Santa Klaratik ta juten giñan ba holaxe juten giñan e, neguan tartia gendunin
-Esan leike hori zala e, iñorrek e, o sea kontratuik gabeko lan bat ez?
-Bai, bai, bai, bai, bai, hori zan e, eun erdi bateko eo barkua hustu arteko lan bat, ta hurrungon beste barko bat etortzen giñen ta hura etortzen bazan alperrik guretikan zeatu ber izaten zan.
-Baiño ordaintzen zizuen lan hoi itteatik?
-Bai, bai, bai, bai, bai, bai, ordurako dexente, ta gero zaku bat ikatz ematen ziun etxeako, eta gero jornala ematen ziun.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia