Tabako kontrabandoko tiroketa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txalupa txikietan kontrabando handia egoten zen eta Angel eta beste batzuek haiek kontrolatzen ibiltzen ziren soldadutza garaian. Tiroketa bat izan zutenekoa kontatzen du. Tabako gorri (rubio) asko egiten zen eta hura eta kanpotik etorritako puruak ibiltzen ziren gehien kontrabandoan.
- Auzoa: Elorriaga
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: DEB-036/024
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k):
Transkripzioa
-Eta holako gauzik izan…
-Ez zenuen izan?
-Ez, kontrabandua, e, ibiltzen zan asko Canariasen ikeragarri latxa txikiyakin kontrabandu pasatzen zen, eta, haiyek bigilatzen ibiltzen giñan, ta jo, tiroteo galanta’re bai, gau batin in giñun, lantxa batian jun ta, komandantia, alfedeza, tenientia, eta beste lau marinero, eta alto eman ta, ihesian abittu zianian tiroteua ein ber izan gendun “benga, fuego, fuego!” ta di da ta agure zahar bat jo ta nearrez, jo ta bi tokitan lantxa zulau ziyoen ta beak eskapau, ta han geldittu zien, eta artian kontrabandua etortzeko zeon, hutsian arrapatu giñuzen, dettenittu zittuen, gero deklaraziyuk eta gauzak hartu zittuen, gu, guendik aparte, eta…
-Kontrabandoa zerena izaten zan?
-Ordun han tabakua ibiltzen zan gehiyen bat, tabakua ibiltzen zan. Bertan tabako rubiyua ikeragarri itten zan baiña hala’re hoi trafikatzen zan handikan atea itten zen eta purua ta holakua ekarri itten zan, ta negoziyua hori ba militarra bea bihar de, entenitzen dezu, jende horrek beak bihar du, hori bestek itti ez do ondo.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!