Deba (Gipuzkoa)

Idien entrenamendua

Idien entrenamendua <p>Etxe ondoan harria edo gurpilen bat lotuta entrenatzen zituzten idiak. Lurrean entrenatzea izaten da onena, ganadua gehiago behartzen delako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxe ondoan harria edo gurpilen bat lotuta entrenatzen zituzten idiak. Lurrean entrenatzea izaten da onena, ganadua gehiago behartzen delako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Harriyakin ta beste batzuetan kubierta zahar bat jarrita ta, egur haundi bat igual arrastaka ta tipo horretan ba raka raka raka raka tiraka iñez ba ibili, hartu zea bat, e, plazako traiekto bat, eta gira ta buelta, gira ta buelta, ba denboa bat hartu “honenbeste hainbeste plaza in ditxiu” esateko ba iriyai petxua jartzeko ta hola.
-Baiña aldea izango da hor e, kamiñon hormigoiyan entrenatu eo?
-Lurrian entrenatu.
-Proba lekuko harri hortan entrenatu?
-Baitta ta lurrian entrenau ta zean entrenau’re bai, plazan entrenau’re oso diferentiak dia. Baiña…
-Zer da hobea idik entrenatzeko?
-Iriya entrenatzeko lurra bea ona da.
-Lurra?
-Bai, oso ona da.
-Zeatik, sartu itten dalako bertan?
-Ganaua gehiyo penatzen da, gehiyo nekatzen da eta petxua gehiyo itten zaiyo, bai, ibili gutxiyokin ganaua gehiyo bihartzen da, hondarrian bezela, hondarrakin bakizu, ihes itten dizu ba, alde in itten dizu, ta hondarra e, uain zaldiyekin ta, ta nola hasi dia, hondarrea juten.
-Bai, hondartzan ta…
-Bai ba, hoixe.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia