Deba (Gipuzkoa)

Lehen neska gazteak neskame edo lantegira

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-029-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehengo bizimoduaren inguruko kontuak. Neskek mutilen antzera goiz amaitzen zituzten ikasketak. Lehen neskek josten ikas zezatela zen garrantzitsua eta ikasketei ez zitzaien garrantzirik ematen. Familia handiak izaten ziren ordukoak eta neskak 15-16 urterekin neskame joaten ziren edo bestela lantegira edo josten ikastera. Lantegietan neska asko ibiltzen zen orduan, baina lana utzi egiten zuten ezkontzeko prestatzen zirenean. Reiner lantegian ere gehienak emakumezkoak ziren. Baserriko neskaren bat herrira neskame etortzen zenean, mutilak atzetik izaten zituen, herrikoak "harroagoak" omen ziren eta. Beste neska batzuk josten ikastera joaten ziren, orduan norbere arropa etxean josten zen eta. 2 jostun zeuden Deban.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia