Deba (Gipuzkoa)

Gerra garaian, hiru urte etxetik kanpo

Gerra garaian, hiru urte etxetik kanpo <p>Gerra garaian, aita ihesean joan zen anaiarekin eta eurak amarekin geratu ziren. Baina gero eurek ere ihesean joan behar izan zuten, eta hiru urtean egon ziren etxetik kanpo. Eusko Jaurlaritzak ordaintzen omen zien jatekoa. Karmen Katalunian egon zen urte eta erdiz bertako familia batekin, "gerrako ume" moduan. Gerra garaiko ibilerak: lehenbizi Plentziara, handik Laredora, Llanesera, Ribadesellara... eta handik barkuan Frantziara. Ia lekurik gabe joan ziren 3.000 lagun inguru itsasontzi ingeles batean. Gerra ez zuten zuzenean bizi izan; izan ere, anaia txofer ibiltzen zen, eta bonbak hasten zirenean, hark aurrera eramaten zituen, ihesean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian, aita ihesean joan zen anaiarekin eta eurak amarekin geratu ziren. Baina gero eurek ere ihesean joan behar izan zuten, eta hiru urtean egon ziren etxetik kanpo. Eusko Jaurlaritzak ordaintzen omen zien jatekoa. Karmen Katalunian egon zen urte eta erdiz bertako familia batekin, "gerrako ume" moduan. Gerra garaiko ibilerak: lehenbizi Plentziara, handik Laredora, Llanesera, Ribadesellara... eta handik barkuan Frantziara. Ia lekurik gabe joan ziren 3.000 lagun inguru itsasontzi ingeles batean. Gerra ez zuten zuzenean bizi izan; izan ere, anaia txofer ibiltzen zen, eta bonbak hasten zirenean, hark aurrera eramaten zituen, ihesean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia