Bildoze-Onizepea

Bildoze-Onizepea Zuberoako iparraldean dagoen udalerria da, Pettarra eskualdean. Zuberoako udalerri jendetsuenetatik laugarrena da; Maule hurbil duenez, ez du Zuberoako herri gehienek bezainbesteko biztanle galerarik izan. Bildozeeta Onizepea herriak 1842an batu ziren, udalerri bakarra osatzeko. Udalerri hauek ditu mugakide: Ezpeize-Ündüreine eta Ürrüstoi-Larrabile iparraldean, Ainharbe mendebaldean, Maule-Lextarre hegoaldean eta Sohüta eta Berrogaine-Larüntze ekialdean. Udalerriko ekonomia tradizionala laborantzan dago oinarritua. Hala ere, Maulerekiko hurbiltasunak sektore industrialaren garapena ere ekarri du, batez ere tailer eta lantegi txikiak.

Hizlariak: 1; Zintak: 2; Pasarteak: 0;
Transkribatutakoak: 0; Audioak: 0; Bideoak: 0

Hizlariak

#Hizlaria
1 Camus, Sauveur (1920)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia