Sauveur Camus
Bildoze-Onizepea (Zuberoa) (1920)
Biografia
Onizepean sortu zen, Errettoenea etxean. Aita Onizepekoa zuen, Joseph Camus, eta ama Lohitzunekoa: Marie Eder Metche. Sauveur haurretan zaharrena zen; sei arreba bazituen (beste bi arreba ere izan zituen, bixkiak, sortu eta laster zendu zirenak). 13 urtetan Bearnoko etxalde batera joan zen mutil, 5 hilabetez. Etxaltea Henri Heugas jaunarena zen, medikua zena Maulen eta espartina fabrika bat bazuen. Sauveurren aita fabrika hartan lanean ari zen. 2-3 urtez Sauveurren ere han lan egin zuen; sasoia bukatzen zelarik, Bearnoko etxaldera zihoan lanera. 1936an Sauveurren maiasturu izateko ikasi zuen, eta zurgin lanetan aritu zen aldi batez. 1943an, STOaren ez egiteko Espainiara ihes egin zuen, eta 10 hilabetez kartzelan egon zen han: Iruñean eta Galizian. Libratua izan zelarik, tropa libreengana joan zen Ipar Afrikara (Casablanca). Génie sekzioan sartu zen, Giraud jeneralarekin; De Gaulle jeneralaren troparekin joan zen gero. Italiako frontera joan zen. Bere lana minen pausatzea eta minen kentzea zen. San Rafaelgo lehorreratzean parte hartu zuen, eta Toulon eta Marseillaren libratzean ere bai. Bi urte egin zituen familiakoak ikusi gabe. Frantziara joan zenean, sergent gradua eman zioten. Gero, Alemaniara igorri zuten. 1945ean desmobilizatua izan zen. Alsazian egon zen lanean, 1945etik 1951ra arte. Ondotik, Xiberoan bere kontu instalatu zen maiasturu bezala. Bere lana zer den esplikatzen du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BON-001 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Argitxu Camus | ||
BON-002 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Argitxu Camus |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?