1948an Estatu Batuetatik barkuan kaxaz beteta
IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
1948an Estatu Batuetara joan ziren hilabeterako. Hegazkinez joan eta itsasontziz itzuli. Euskal Herrian sasoi horretan ez zegoen ezer eta enkargu zerrenda luze batekin joan ziren. Zertzuk ekarri zituzten. Besteak beste, Barandiaranentzat magnetofono bat, grabaketak egiteko. Guztira kutxa handi pila bat. Barkura sartzean, paper batzuk eman zizkieten, ea zer zeukaten deklaratzeko adieraz zezaten. L´Arbrera iritsi eta handik Parisera trena hartzea zen asmoa, baina ez zioten utzi. Arduradunari deitu zioten eta hizketan hasi zirenean Itsasukoa zela jakin zuen. Berehala dena martxan jarri zuen, beraiek trena hartu ahal izateko. Dena euskarari esker.
- Proiektua: IRALEren Bizkaiera Bilduma
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 31a
- Iraupena: 0:06:28
- Erref: BIL-019/031
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Oporrak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Euskara » Euskararekiko sentimendua
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!