Bilbo (Bizkaia)

Adinak ez du barkatzen

Adinak ez du barkatzen <p>Gaztedi Dantzari Taldeko martxa beste edozein kirol edo jardunekin konpara daiteke. Norbera talde bateko parte den momentutik, taldeari zor zaio, hein batean. Baina badakite, bestalde, adin batetik gora ezingo diotela egungo martxari eutsi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BIL-013-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztedi Dantzari Taldeko martxa beste edozein kirol edo jardunekin konpara daiteke. Norbera talde bateko parte den momentutik, taldeari zor zaio, hein batean. Baina badakite, bestalde, adin batetik gora ezingo diotela egungo martxari eutsi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ane: Kirolak, ez? Asko badauz, ba, ez dakit, arrauna. Arraunlariek be topera ibilten diez eta... Baiña, bueno, geuze bat gustetan jatzunean esaten dozu /esatezu/ "A, ba, beitu, ba, igual konpentsatzen dost", ez? Galdu hametik edo… Eta gero, ba, disfrutetan dozulako kirolagaz, edo ikasketa zeozer asko gustetan bajatzu ez dakit e... uff... karrera bat… ez dakit, oin.. Medikuntza, adibidez. Ba igual mediku izan gure dauenak izango da berantzako “la pera”. Baiña, klaro, hor orduak sartu behar direz eta beste gauza batzuk igual aparte utzi edo lehentasunek imiñi. Ez? Esan: "A, ba momentu honetan gure dot gehixau ein hau eta hau, eta hau apur bet aparte. Ya dotorren urtean ikusiko dou".
- Olatz: Bizitza antolatzeko modu bat da azkenean, ez? Eta nik uste dut, ba, edozein… batez ere talde… bueno, talde-ekimenetan sartzen zarenean... Ze norberaren hautua baldin bada, esan nahi dut, bueno, niri igeri egitea gustatzen zait, baino konpetitu gabe; esan nahi dut, bueno, ba, entrenatzeagaitik nik erabakitzen dut bi aldiz joan, behin joan... Baina ya talde-dinamika bat, neurri batean, edo sortzen duenean, ba, bueno, hor konpromiso hori –esaten genuena– eskatzen duenean, ba, badakizu zure bizitza eta zure agenda eta zure urtea antolatu behar duzula horren inguruan. Eta, normalean, ba, izan daitezke kasu askotan nahiko urte... urteak nahiko berdinak edo kursoak nahiko berdinak. Guk egia da ba normalean urtean baditugula ekitaldi batzuk...
- A.: Finkoak.
- O.: ... finkoak direnak eta, orduan, ba, bueno, gutxi gorabehera badakizu "Bueno, ba, maiatzean igual pixka bat okupatua egongo naiz ze juntatzen dira 3 ekitaldi" eta ez dakit zer, ba, bueno. Baina… bueno, ba horixe: bizitza antolatzeko modu bat da eta azkenean, ba, bueno, ba, neurri batean ere badakigu bizitzako etapa bat dela. Ez? Osea, gu oso gaztetatik hasi giñen baiña badakigu...
- A.: 40 urtegaz ez dogula segituko jantzan.
- O.: Hori da.
- A.: Eta asko, adibidez, nik berez lesiño bat dekot belaunean eta esaten dot: "Bueno, nik momentuz eingo dot jantzan, ya ezin dotenean, ba, bueno, aillegako da, ez? Ez naz ibiliko hor pentsatzen... Ze, azkenean, helduko da momentu bat esango dotena "Bueno, ya; ein dot jantza ya urte askoan" eta... beste gauza bat hartuko dozu, ez? Azkenean…

Egilea(k): Qi Yang Chen (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia