Ane Garai Urkixo
Bilbo (Bizkaia) (1987)
Biografia
Ane 1987ko martxoaren 17an jaio zen, Bilbon, eta Santutxu auzoan bizi izan da betidanik. Gurasoak ere bilbotarrak ditu. Bi senidetan lehendabizikoa da. Itzulpengintza eta interpretazioa ikasi zituen unibertsitatean. Itzultzaile lanetan ari da eta euskara irakasle ere bada. Egun, zeinu hizkuntza interprete izateko ikasketak egiten ari da. Gaztedi Dantzari Taldeko partaide eta eragilea da eta talde bereko partaide den Olatz Arriola-Bengoarekin batera egin genion elkarrizketa. Santutxuko errealitatea, hizkera informala, dantza taldea eta maskarada izan genituen aipagai, beste hainbat konturen artean. 2014ko ekainaren 28an Zalgize-Donezteben jokatu zuten maskaradari buruz ere hitz egin genuen, ezinbestean, hegoaldeko talde batek Zuberoan maskarada jokatzen zuen estreinako aldia izan baitzen hura.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BIL-013 | 2014 | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin | ||
BIL-014 | 2014 | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute