Bilbo (Bizkaia)

Ikertzaileak aurkitu zituenekoa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Aginaga, Teodoro

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BIL-009-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskopeta lepoan hartuta irten da uso-tortolak harrapatzera, bueltaka dabilen auto bat ikusi duenean. Autoan grabazioa egingo ziotenak zeuden: Julio Urkijo eta Rudolf Trebitsch. Beraien euskara idazteko eskatu diote eta horrexetan hasi da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Txomin entzuik gaur jaso jatena. Eguerdi osteko ordu-bijetan urten juat etxetik, eskopetie lepuen duala uso-tortola ondoren, banenbillan, beiñ Pantxiko Muniben solora, eta beiñ Base-Ibarko kantera ganera, eta andik ikusi isen juat automobil bat atzera ta aurrera dabillela, beiñ Munibera ta beiñ Okokire, eta neure buruai esaten egon nok, "ser ete jabillek orrek, hainbeste juen-etorriges?". IIttie baino geijao etxuat bururetu automobilleko gizon aundiki jakittun arek nire premian daosanik eta nire bille dabisenik gitxiao, ta arra gerotxuago nun datorren ariñ-ariñge eta diedar baten jota laatsako zubi alderaño gisonoi aiñ estu ikusi duanian erantzun jeutxat ba kantera burutik eta juenok neu be estu estuke ser ete daben eta nun esateusten Julio Urkijo jaune eta beste jaun prantxes moduko bat dauela itxaitten zubi barrijen, eta euskeras eskribidu biotela geuk emen berba eitten dogun les, eldu nok ba jaun orren aurrera txapela eskuen duala eta esan jeutset arratsalde on Jaungoikuek emon daisuela eta esan deustenien ser gure daben eta ser egin bier duan juen nok etxera ta ekin jeutsat eskribitten euskeria maitte duan les, euren eta neure gogue betetan eta ori gaittik gaur[ko nire usotie juen dok pikotara. Amaittu juat. Ta neure ipuin antxeko egijau eta agur Txomin urrengo arte Jaungoikuek naibau].

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia