San Juan sua eta abestiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BIL-006-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
San Juan bezperan sasiak mozten zituzten, sua egiteko. Suaren inguruan ere kantuan aritzen ziren, Karmelek abesti haietako bat abesten du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko irailaren 12a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: BIL-006/028
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak , Aisia » Jai-giroa » San Juan
Transkripzioa
- Garbiñe: Eta San Juaneko suen be bai, ezta?
- A bai? Zelan zan hori, ba, San Juanetakoa?
- G.: Hor gurutze esaten doguna, hor […] azpixen eta […] sasixek garbittuten zan sasixek ez ziran biharrenak edo...
- Karmele: Sasixek ebaitzen zien. Eta siketuten zien.
- G.: Eta siketuten zien, aukitteko eitteko sue.
-K.: Ta gero San Juan gaubien hor efintten zin kanpoan ta sue emoten dakon ta kanta. Ta gero: “San Juan dabil soluetan, goikoetan ta behekoetan, arto-garixek gobernetan”.
- G.: [Gero] " [San Juan bagile]” edo ez dakit zelan zan.
- K.: “Denpora galantea, zapoak eta subiek erre, artoak eta garixek gorde.”
- Guk be hori kantaten dou, e!
- G.: Bai, klaro, ordukoak geratuten dira gero.
- Hori bezperan, ezta?
- G.: Bai, gaubean.
- K.: Bai, bai.
- G.: San Juan bezpera gaubean.
- K.: On eitten dou San Juan kantau barik.
- Sua egiten dozue oindiño?
- K.: Guk bai, betik.
- Lehen danak ingo zeurien?
- G. eta K.: Bai, bai, bai.
- Eta hori zetako da, ba, suena?
- K.: Ez dakit nik hori zegaittik...
- G.: [Zer?] Ba purifika... purifika modure... Sue...
- Garbituteko edo?
- G.: Bai.
Egilea(k): Ainhoa Iturbe Larrondo (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!