Antzuola (Gipuzkoa)

"Egun batian ikusi nuen tximua kitarra jotzen" kanta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

"Egun batian ikusi nuen tximua kitarra jotzen" kanta zaharra.

Transkripzioa

"Egun batian ikusi nuen
tximua kitarra jotzen
haren soiñuan bi arkakusu
pasadoblia dantzatzen
eltxua berriz dotore jantzita
[erre...]
begira bi zorri haundi
parrez eztulka itotzen."

- Letria iguala jaukek?
- Ez, hori holan.
- Ez, ez, ez. Baiña hori tximutxana ta hori, zela hasi dozu?
- "Egun batian ikusi nitun [...] .kitarra jotzen". Nik hola.
- Kantau, ba! Badihardu martxan ta.
- "... bi arkakusu pasodoblia dantzatzen.
Eltxua berriz dotore jantzita
Errefreskuak partitzen
Haiei begira bi zorri haundi
Parrez eztulka itotzen."

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia