Aitona Txilera bizitzera, soldadutzari ihesi
Bigarren Gerra Karlistaren ondoren, zergak jasotzeko eskubidea galtzeaz gain, soldadutzara egitera behartu gintuzten euskaldunak. Hori dela eta, aitona Txilera joan zen ez egiteagatik. 36ko gerran Francoren alde egon zen aitona.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Eider Etxeberria
- Data: 2012(e)ko apirilaren 03a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: BIL-001/003
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Politika » Jarrera politikoak » Karlismoa, liberalismoa , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera
Transkripzioa
- Eta gure aitona Txilen ibili zen. Gauza interesgarri bat dugu hor. Badakik gure bigarren gerla karlista 1876an amaitu zela eta gero gero-gerokoa, badakigu alukeria eta nola Bergarako kontua eta. Eta hor guk, euskaldunok, geratzen zaizkigun azken... zera, askatasuna edo libertatea edo politikoen aldetik eta, hor galdu genituen. Eta izan zen zergak, alde batetik; lehen aldikoz hasi ginen gu Espainiako zergak pagatzen. Eta lehen aldikoz, batez ere, soldaduska egiten, ez gure milizietan –Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta–, baizik eta Espainiako zera, armadan. Eta gazte asko, dirudienez, ordungo zera, 1976an, delako saldu, salda... jesus, esan dugu ba...!
- Soldaduska?
- Nola?
- Soldaduska.
- Bai, soldaduska, bai. Zera, arrotzaren armada, arrotzaren... ez egiteagaitik Ameriketara joan ziren, eta haien artean gure aitona.
- Aitona, e?
- Gure aitona joan zen Ameriketara, soldaduska ez egiteagaitik, baina batere abertzale izan gabe, e! Nere ustez jende horrek, jende xinplea eta, ez zekiten hori zer zen ere. Orduan. Oindiño. E? Eta areago –neri lotsa [...]–, gerla, 36ko gerla, heltzen da eta gure aitona Francorekin egon zen.
Egilea(k): Jone Arritokieta (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!