Gerra-osteko egoera; garia eta artoa entregatu beharra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra-ondorenean ogirik ez zegoen. Baserrian beti izaten zen jateko gehiago, baina gerra-osteko egoera nahiko txarra zen, garia eta artoa entregatu egin behar izaten ziren eta. Kartila batean markatzen zen zenbat kantitate ehotzeko baimena zeukaten eta hortik atzerakoa estraperloan eho behar izaten zuten. Errazionamenduko opilak. Estraperloan ekarritako zaku-irinak 1.000 pezeta balio zituen eta basoan lau zuhaitz handi botatzea 25 pezeta ordaintzen zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko uztailaren 24a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BID-008/014
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Eta ze egoera egondu zan gerra zibil garaien Bidanin?
-Gerra garaien? Nola?
-Ze egoera egon zen?
-Egoera? Gerra ondorenen ogiik´e ez, ogiik´e ez. Basarrin beti sortu zan, baakizu, behiyak eta esnia eta abar, patata pixkat, dana. Baiña ogia hartutakok, nik ezagututakok [ondo ezautu gendun] ondorengua. Gerra bukau zanen hamahiru urte nittun ta, hamarrekin hasi ta hamahirukin bukau zan. Ta etorri zan, labrantza [...] honenbeste metro kuadro gariya einda ta herriko gizonak […] zuen, bai, honenbeste kilo gari. Ta ze famili da? Ta lau ogi edo bost edo… Beno hoi [...] kontuk in ta horiek etxen nahiko dizkiye 300, 400. Ba, 600 hor herrira, garik, entrega. Ta [estaduko] preziyua, kanpoa danak garik. Artoa´re tanto herrira ta geatzen zaizkitzu… errotaa. Esan det mila kilo tasatu ta 600 entregatu eiten [dituzu], kendu iten dizkitzue ta 400 zuretzako. Kartilla bat ematen dizue 400 kilo gariyantzako. Ta artua gutxiyo [...] beste berrehun bostehun, kartilla. Errotaiyak zenbat [...]go dittun, menos, menos, baijua, menos, bukatu da, bete da, gehiyo dakazu ta hori iyotzeko ordena ez dauka errotaiyak, estraperlua. Ta hark itten zun ta erdiya kentze zizun. Ta halare konformatu in ber, konforme, ez daukek nun iyoiik eta, ta ogiya beltza, pastel horren kolorekua, opillak. Baiño ez zuen zakurrak jaten hua e! Hemengua danak eamango zuen. Etortzen zan iriñakin, hemen panaderok itten zittun iriñ harekin ogiik ez zeon itteik, opillak personako bana o biña o ez dakit ze itten zittuen. Hua jaso in ber ziñuzen, e. Ta preziyua ez dakit, […preziyon] ta... Ogiya jateik ez. Basarrin esaten dana, nola-hala artua ta estraperlua gehixeo ta han´e errotaiyak asko kendu… Ba! Konforme. Beti basarriñ talua ta abar ta… basarriñ pasable, baiño kuidau! Diruik ez, ez zeon ta hartzeik´e ez zeon. Zaku iriña, gure etxen, gariyan iriña 80 kilo milla pezta. Haik estraperlon etorritakuak. Altzoko Pello Txiki zan hor negoziyon ibiltze zan bat, gizona, Pello Txiki, hark ekartzen zun milla peztan basuan lau tronko arbolak, lau haundi metro kubiko bat eitteko bost duron, lau partetan moztu bost duron ta milla pezta zaku iriña. Zenbat lan in ber dun hura kubritzeko ta hori ekartze bazizun. Lana... ezin, ezin, ezin diruik atea. Hoi paatu ta sobratu ezin ein, baiño lana in ber. Bestalde batez.
Egilea(k): Urtzi Reguero
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!