Bidania-Goiatz (Gipuzkoa)

Umetako jolasak: mutilak pilotan eta neskak "kurkuluxetan"

Umetako jolasak: mutilak pilotan eta neskak "kurkuluxetan" Pilotan aritzen ziren elizpean, baina bestelako jolas gutxi egiten zuten. Neskek "kurkuluxekin" (tortolosak) jolasten zuten.
Pilotan aritzen ziren elizpean, baina bestelako jolas gutxi egiten zuten. Neskek "kurkuluxekin" (tortolosak) jolasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta pelotaz aparte, zertan jolasten ziñaten?
-Guk pelotan batez. Hor elizan azpiko arkupetan zeuden ba... frontoie ta bate ez da hoi.
-Baiño aparte ze beste jolas zeneukaten?
-Beste jolasa? Batez hemen.
-Pelotan bakarrik jolasten ziñaten? Ta kanikekin?
-Neskak bai. Kurkuluxa, arkume hanka hezurreko harekin. Bai kurkuluxa. Bota ta a pune ta a karne eta hua bota ta buelta emanez eta... baiño guk ez mutillak, guk ez gendun. Guk hemen ez gendun jostaillurik batez, batez. Miseri bat. Batez, batez.

Egilea(k): Urtzi Reguero

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia