Bidania-Goiatz (Gipuzkoa)

Ikasitako apurra gau-eskolan partikular ikasitakoa

Ikasitako apurra gau-eskolan partikular ikasitakoa <p>Doktrina ondo ikasi zuen, baina bestela eskolan gauza gutxi. Doktrina ikasi beharrean beste zenbait gauza ikasi balitu baliagarriagoak izango zitzaizkiola uste du. Biderkatzeko taula ondo ikasi zuen. 18 urterekin gau-eskolan ibili ziren partikular medikuaren emaztearekin. Irakasle ona zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Doktrina ondo ikasi zuen, baina bestela eskolan gauza gutxi. Doktrina ikasi beharrean beste zenbait gauza ikasi balitu baliagarriagoak izango zitzaizkiola uste du. Biderkatzeko taula ondo ikasi zuen. 18 urterekin gau-eskolan ibili ziren partikular medikuaren emaztearekin. Irakasle ona zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Nik esan izandu det, dotriña, en cambio, ikasi nun e! Oraziyok, eliza kontuk ikasi nittun e, hoik bai! Baiño esan izandu det, dana ez dao esateik, ez due ondo hartuko ta, nik dotriña ikasi nun hain mehe… nahiago nuke ikasi banu metro koadro baten zenbat azulejo tantos metros ikasi banu! Ez nun ikixi hori! Bate serbittu ez zian eskola ikasi nun: dotriña. El único tabla, gaur´e baakit nik tabla, tabla bai e! Tabla dakit ahazte ez dana. Baiño eskolan metro koadro baten hainbeste ladrillu, ez gendun ikixi. Lekturak itten genduzen, lekturak, gero´re banun nik liburua, geografia, aritmetika ta zera zittun gehio´re harek historia sagrada´re bai, ta hura zan. Leitu eitten gendun, baiño ez ordean, ez ordean... “Pan”, ez genekiun “pan” hura zer zanik. Ta gure eskola ezin ezin, ta gu, ni bezela bestek, danak, ez gendun ikasi. Guk eskola ikasi gendun, 18 urte, gau eskolaa. Gauetan maestra, maestra ona zan, medikun andria, oain seroretxia, han bizi zian medikua bere andriakin, andria maestra zan. Ez zun eskola ematen e, baiño guri bai, partikular, horrela bai. "Harek ze esan nahi du?", "Hori hola ta hola da ta hori hola ta hola. Hori hola ta hola da ta hori hola ta hola". Han ikesi gendun gero. Edadia´re bai, e? 18 urte, 17kin hasita behintzat. 3 urtetan behintzat ibilli ginen, hantxe eskola ikasi gendun, harek esplikatuta, hantxe jantzi giñan piskat. Gaiñentzen gure eskola horixe zan, ta Gregorio hura´re Tolosaa partikular. Baiño hua ere, beira zu, ez zan beti juten e. Frontoien ta ... bazitun harek e... danak tankeran pixkat.

Egilea(k): Urtzi Reguero

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia