Eskolan gaztelaniaz; errespetua nagusiei
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sei-zazpi urterekin hasi zen eskolan eta 11 urtera arte ibili zen, gerra hasi zen arte. Gauza gutxi ikasi zuten eskolan. Gerraostean Fidalgo abizeneko irakasle kanpotarra zuten. Dena gaztelaniaz ikasten zuten, baina lanak izaten zituzten ulertzen, ez zekiten gaztelaniaz eta. Zigorrak ere izaten zituzten. Lehen errespetu handia zitzaien irakasleei, gurasoei eta apaizari.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko uztailaren 24a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: BID-008/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak
Transkripzioa
-Eskola joaten zinaten?
-Hamaika urtekin... zazpi bat urtekin, zazpi seikin hasi giñen ta hamaika urtekin erretira. Gerra hasi zanen hamar urte, hamar urtekin erretiratu nitzan handikan.
-Ze ikasten zenuen?
-Ze ikasi? Oooo… Gutxi gutxi gutxi... [..] ikusten da… berrogei bat mutil gutxiñeko, hasi sei urtetikan ta 12 urte arte, maisu batek ez [dao danak hazteik]. Gregorio bizi izan bazan esango zizuen. Hura partikularren ibili zan ta gero Tolosaa ta abar, baiño hor ez zeon ikasteik. Eta gerra ondorenen, Fidalgo apellidua zun maisua zan —ez zat ahazten— kastellanua, euskeraz ez zun hitz eitten uzten ya, ta erderaz ez genekiun! Ta leziyua "De aquí a aquí, ta, ta, tantas filas" esanez. Hura buruz hari ematen, jesus, ze esate gendun ez genion ta arrastoik, ezin sartu ez, alperrik, alperrik.
-Eta euskeraz egin ezkero eskolan?
-Euskeraz ez ziguen uzten. Ahal zan gutxiña.
-Eta zigortu edo?
-Ja! "Pon la mano! Redoble", hau miñakin "Redoble", hemen hezurran "Redoble, venga" ta alde eitten hasten baziñan hura altxa ta etorri ta benga! Egurra! Oi oi oi. Egur haundiya. Oain eskola gustora juten die, seiñale due e. Oaingo umiak hor ta hemen daren bezela umek ez, e! Isilik e! Eeeee! Et et et, isilik e! [...]kiñ e ixilik e. Hok e, maldiziyua igual berak. Et et et, hola ez, e! Hori ez. Hori ez! Apaiza baldin bazan, "Ave Maria purisima!" hark "Sin pecado concevida" kontestatuko zun ta aurrera. Kontestatzen? Zeni? Ez ez ez, iñori ez! Aittari edo amari enkargua, ta etxian paliza, gutxi ez, e! Maisuk, apaizak berdin.
Egilea(k): Urtzi Reguero
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!