Donostia (Gipuzkoa)

Eskolan, adin askotako neska-mutilak batera

Eskolan, adin askotako neska-mutilak batera <p>Hiru urterekin hasi zen eskolan. 14 urte arte. Maistra bat ume guztiekin, Ignacia Barrenetxea. Umetako jolasak: txorro-morro, kanikak. Enziklopedia zuten. Zigorrak; atximurka, makilarekin jotzea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-085-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru urterekin hasi zen eskolan. 14 urte arte. Maistra bat ume guztiekin, Ignacia Barrenetxea. Umetako jolasak: txorro-morro, kanikak. Enziklopedia zuten. Zigorrak; atximurka, makilarekin jotzea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu eskolara nora juten ziñan?
-Oiñez. Hiru urtekin hasi nitzan; klaro, nere ahizpak pixkat haundixeok zian, bost eta sei, zazpi urte o bazituen, eta haikin, Axkarteneaiño; Axkartene zeon ”Palacio de Franco” baiño pixkat lehentxio. Ta eunero-eunero, goizian jun, eguardin berriz etxea bazkaita, eta hamalau urte arte ibili giñan hor eskolan.
-Eta eskola hori zer zan: monjena, publikua…?
-Ez, profesora bat ume guzikin: hiru urtetikan hasi ta hamalau urteaiño eoten zan, ta krixton ume pilla. Ez dakit, hogeita hamar eo zenbat giñan.
-Eta nola zun izena profesorak?
-Ignacia Barrenetxea.
-Eta klasiak erderaz izango zian…
-Erderaz. Oooo, ez euskeraz hitz ein, buenooo! Zan… hola, holakua.
-Zorrotza?
-Pixkat piztu giñanak, danak hazi giñanian ya neska-mutillak, ez ziguten uzten alkarrekin ateatzen! Leihotikan ikusten zunian neskak ya kaletik… zea, kamiyun bagoazela, ordun mutilleidi uzten zien ateatzen. Ta gu intxoiten bitartian, etortzeko.
-A, bai, e?
-Klaro! Lehengusuak-eta zian ta. Mutillak-eta lehengusuak. Neska ta mutillak etxea alkarrekin juten giñan, ta geo atsaldian berriz´e buelta alkarrekin. Baiño holaxen, holaxe eukitzen ziguten. Eta geo ikastolan, o eskolan Txorro-Morro jolasten´e han ibiltzen giñan; iñorrek ez zigun ezer esaten! Kaniketan, etxetikan hasi ta eskolaiño kaniketan.
-A, bai?
-Bai, hola juten giñan, ta igual rekreua ez zigun utziko andereñok, eta bokadillua birian jaten giñun. Bai.
-Eta kastigatu-ta iten zuten?
-A, bai, bai. Klao, mezi´re bai, e!
-Merezi ere bai?
-Mezi´re bai. Bai, bai.
-Bihurriyak ziñaten zuek?
-Bihurriyak giñan. Geo asko gustatzen ez eskola, ta deskuidatzen bazea lanak´e in gabe. Ta horreatikan, ba bokadillua bazpare birian jaten giñun. Baiño oso... ondo, kontentu!
-Ze ikasten zenuten? Libururik-eta bazeon?
-Bai, perio… zea, periodikua berriz ni! Libru bat, enziklopedi bat; zakan danak: “historia, historia sagrada, matemáticas, gramáticas”... dena zakan libru batek.
-Dena baten, e?
-Dana baten. Oaindikan begi aurrian dakat gaiñez nolakua… ze liburua zan. Ya behin hasi ezkero ya… ikasten genitunian letrak… aurrena kartillakin eta geo ya ematen ziguten zea bat, enzikopledia esaten zana. Ta geo han eskolan bertan ba libru askok letzeko, letura… han, ta danak iten genitun.
-Ta “cálculo”-ta?
-Ba haik denak, bai, bai. Denetikan erakusten ziguten, denetatikan. Baiño, hoixe, batzuk listuguak, bestiak zeaguak, “según”.
-Eta edade desberdiñetakuak egoten ziñaten elkarrekin…
-Hiru, hiru urtetatikan hamalaua.
-Baiña denak gela baten?
-Danak gela batian.
-Eta neskak, neska-mutillak?
-Danak alkarrik, alkar...
-Eta zenbat izango ziñeten?
-Ba hogeita hamarren bat o!
-Hogeita hamarren bat o.
-Bai, bai, izango giñan.
-Ba ez zan izango errexa erakustia, hola adin ezberdiñetako…
-Zuk, zuk pentsa… geo, geo letxe txarra zakala señoritak. Ez zun ba eukiko! Ta biri zeskan maniya. Baiña besuak holaxen eukitzen zituen, atximurtuka. Ta ze ta… ez motibuakin, e! Ez, nik ez dakit… maniya ziyen. Nei kanabelakin behin, jo zian burun. Ta parrez hasi nitzan, ta geo ezin nun ixildu. Eta kanpoa bialdu zian. Bai, bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia