Maria Socorro Arizeta Untsain
Bidania auzoa; Bidania-Goiatz (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Bidaniko Ibarganda baserrian jaioa. Aita bertakoa zuen, eta ama Tolosan jaioa eta Errezilen hazia. Hain zuzen ere, Bidanian tropak sartu ziren egunean jaioa omen zen Maria Socorro. Zortzi senidetan laugarrena da. Herriko apaizak maisua etxean eduki zezaten eskatu zieten, eta amak hasiera batean ezezkoa eman bazion ere, baiezkoa eman zuen gerora. Hala, maisu horrek jakin-mina piztu zuen nonbait anai-arrebengan, eta denek izan zuten ikasteko grina. Familian erlijio gizon eta emakume asko ere bazituzten, eta gurasoek beti eman zioten ikasteari garrantzia. Maria Socorro Albizturrera ezkondu zen, okindegira, eta geroztik bertan lan egin izan du beti.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BID-018 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?