Astotik erori ondoren Brigidaren ama hil egin zen
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRB-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra garaian beldurra zuten. Brigidari 48 urteko ama hil zitzaion 11 urte zituenean. Goizean zazpi t´erdietan meza izaten zen eta eliza beterik egoten zen. Elizan zeudela norbait sartu zen Brigidaren amari gertatutakoa jakinarazteko: Tolosara esnea saltzera zihoala astotik erori eta hartutako kolpearen ondorioz hil zen. Hortzak atera zizkioten infekzioa handik zetorkiola pentsatuz. Etxean gaixo egon zen pasmo belarrak erabiliz eta Berrobin festetan zeudela hil zitzaien. Medikuak hil zuela pentsatzen zuten eta etxera berriro sartzea debekatu zioten. Pasmo-belarra ez zion medikuak ematen, etxekoek baizik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko otsailaren 05a
- Iraupena: 0:03:42
- Erref: BRB-002/014
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Erremedioak
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!