Berrobi (Gipuzkoa)

Biografia

Biografia <p>Txomin Garmendia Galarza Berrobin jaio zen 1934eko otsailaren 3an, Tontolabekoa baserrian. Baserria orain deseginda dago. Baserri zaharra zen, eta maizterrak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRB-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txomin Garmendia Galarza Berrobin jaio zen 1934eko otsailaren 3an, Tontolabekoa baserrian. Baserria orain deseginda dago. Baserri zaharra zen, eta maizterrak ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beno, ba, lenengo zure izen-abizenak esaten badizkiazu ta nungua zean ta.
- Uain segitu in behar det.
- Bai, zuk esan e.
- Ba, nere izen-abizenak: Txomin Garmendia Galarza. Eta Berrobin jaioa, milla beatzirehun ta hogeta hamalaugarren urtean, otsailan hiruan, eta hain zuzen, ba, aurten hirurogeita hamabost urte. Eta hortik aurrea hemen gabiltze.
- Ze baserritakoa zea zu, Berrobikoa?
- Ba ni Tontolabehekoa. Batzuk Tontolabehera, bestek Tontolazpikoa... Bi Tontola die ta bat da goie, ta gurea zan behekoa. Hau da, batzuk “azpikoa“, bestek “behekoa“, baiño garbi dao, Euskal Herrian, ba, bi baserri izen berekok dienen, beti izaten da goikoa eta behekoa, jakiñe. Eo baita’re zaharra edo berrie, jakiñe. Ta gurentzako ez zan gaizki etorriko “zaharra“’re, zaharra da ta; eo zan ta, uain deseginda dao.
- Bai o?
- Bai.
- Zer zan baserri haundiya?
- Ez, bea basarri oso txikie zan, baiño aldamenean bagendun beste basarri moduko bat, bere terrenoakin, ta haiekintxe pixkat moldatzen giñen. Baiño gu bizi giñan baserrie, maiztarrak giñan, eta oso basarri zaharra zan, ta han ez zeon irauteik. Eta [ahal eiñ guztie] iraun genduan, baiña, azkenen eroitzeko moduan jarri zan, eta udaletxeko baimenakin ta abar, uain, ba, kendue dao, tapatue dao.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia