Berriz (Bizkaia)

Aitak abarkak nola egiten zituen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-008-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Neguan etxean egindako galtzerdiak eta gomazko abarkak erabiltzen zituzten. Garai batean aitak etxean egiten zituen larruzko abarkak. Behia hiltegira eramaten zuenean, pixka bat ordaindu eta larrua ekartzen zuen etxera. Ganbaran sikatu eta josi. Nola egiten zituen abarkak. Egurrezko oinetakoak ere ezagutu zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Neguen ze zapata klase ebalten zenduen? Abarkak?
-Abarkak! Galtzak etxien eindde.
-Baiña abarkak busti, ezta? Euridxegaz eta...
-Ta gero gomazko abarkak! Lehenengo erabiltzen genduzen etxien einddako zeraaz, narruaaz, Behidxe hiltten zanien edo, ezta? konparaziñoan, hamen behidxe ekarten eban aittek mataderorantz, ezta? Eta haren narrue, ba, pagau eitten eban zeozer. Ta ha ekarri etxera ta siketu, jositte kamaran, josi, ta siketu, ta gero etxien ein abarkak.
-Eta busti ez, euridxegaz?
-Bai, euridxegaz, bai, busti, busti, bai, baiña, ba...
-Eta holako egurrezko zapatarik sekula ez dozu erabili?
-Bai, zankuluek, txankuluek.
-Eta zer, abarkie bera barruen sartu, ala…?
-Ez, ba, abarkakin ibiltten gintzezanien, ba, abarkie eitten… konparaziñuen, eurek eitten… gure aittek eitten eban, esango dotsut ba, hara, konparaziñuen…
-Zelan?
-Hau… hori… hau holan eitten otsen, joskurie, aitzen dozu? Hamen jo, ta hamendik lotu, zinttakin josi, ta eitten otsen joskurie. Ta gero hau be gehitxuago emon ta, ba, emoten otsen honaiño ta hori dana. Gero, hamen, ein zuluek zeraaz, untze bategaz, apropos eindeko untze bategaz, ta gero, ba, hortik hari zera pasau, ilobalie pasau hortik ta hamendik, ilobalie pasau, ta gero juntau, narruari berari. Sartzen jakon ure, e? Baiña... Gero, gure nebak be […] Martzeliñok eta […] eta horrek gero izen zien horrek, zeroi. Aitte bizi zan artien haxe. Penie aitte hil zanien, kitto. Horrek gauzok ahaztu zien. Nebak ez [euken]… gazterik hasi zien hamen biherrien ta.

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia