Inauteri ostean, bijilia barikuetan
Inauteriak pasatutakoan, bariku guztietan bijilia egin behar. Lapikoak eta zartaginak sutako hautsarekin garbitzen zituzten, koipe guztia kentzeko. Bijilia egunetan arrautzak eta baba zuriak jaten zituzten. Letxuga beti ezagutu du, baina bero egunetan edo gari-jotzeetan bakarrik jaten zen. Domeketako jatekoa.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Aritz Agirre - Aitzol Mendiola
- Data: 1994(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:26
- Erref: BRZ-008/013
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Aitzol Mendiola
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Garizuma eta Errauts Eguna , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Gero karnabala, ta eguen santu... karnabalak, bariku guztidxetan bijilidxie. Lapikuek garbittu ariaaz ondo, paderie ta lapikue eta, ondo garbittu surteko hautsaaz, koipie euki ez deidxen, asteko koipie euki ez deidxen, ta gero, ba, bijilidxe eitteko. Surteko hautsaaz garbittu zartagiñe edo, esnie egoteko edo lapikue egosteko ta, euki ez deidxen koipien trazarik, ta jaboiaaz. Oin ezebe ez...
-Eta zer jaten zenduen bijilidxan, barikuetan zer jaten zenduen? Arraiña ez, ezta? Ala?
-Ez, arrautzak. Arrautzak, ba, bijilidxe zan, ta babie oridxuagaz.
-Zelan, babie oridxuaz?
-Bai.
-Zelan? Baba…
-Ba baba gorridxe edo, ba, jeneralien baba zuridxe. Goizien ipini egosten uraz, ta oridxo pixkat bota, ta berakatza, ta kipulie, ta haxe. Eta egosten zienien, eberdidxen, beste oridxo pixkateaz, berakatz bateaz, bota, ta bezkaridxe.
-Letxugarik-eta ez zenduen jaten?
-Letxugie egoten zan, baiña…
-Bai?
-Letxugie nik pentsetan dot beti ezautu dotela. Baiña oingo moduen ez, e? Orduen, ba, jaten zan bero eguenien ta gari jotietan ta [...] eta…
-Ensaladie...
-Garidxe joten abienien, ba, orduen egoten zan pixkat jentie hobetotxuago. Gari jote egunien be ze izeten zan? egun txarra.
-Gogorra biherra, e?
-Bai, bai, gogorra. Biherra gogorra ta orduen emoten abien jaten orduen pixkat hobetotxuago. Ta domeka arratsaldietan, ba, txorizotxo bat sartu lapikuari, zenbat lagun haren beste zatitxo ein ta baba zuridxe. Domeka gabien haxe, baba zuridxe, zatitxo bana txorizue, ta baba zuridxe.
Egilea(k): Aitzol Mendiola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!