Berriz (Bizkaia)

Inauterietan ardi larruarekin eta behien mantarekin jantzita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-008-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Inauterietan ardi larruarekin eta behien mantekin janzten ziren. Elkar altxatzen ibiltzen ziren. Neskak ere ibiltzen ziren, baina batez ere mutilak. Lehenengo, elizara joan behar, hiru meza entzutera. "Tostada egunean" tostadak egiten zituzten, taloen antzera, erreta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Karnabaletan zeozer eitten zan lehen?
-Bai. Bai... eiten zien. [...] eta, baiña ha pekatu mortala zan kareta hori ta jaztie.
-Baiña eitten zan, ezta?
-Bai, bai...
-Nik amamari entzunde dekutset jazten ziela ardi narru bateaz ta...
-Bai, ardi narruaaz ta behidxen mantakin ta... zer? dana… praka barik eta...
-Zelan praka barik?
-Aaai! Gona zaharrakin. Tapetan abiezan gona zaharrekin ta... Behidxen, behidxen zerekin, mantiaz eindde dana bueltan-bueltan ipinitte ta… holantxik.
-Ta zetan ibilten zien?
-Ba, bata bestie altzetan ta...
-Mutillek ala neskak be bai?
-Neskak be bai. Neskak gitxi, e? Zegaittik neskak, jazten zienak, kastigauak izeten zien. Ez dakizu? Mutillek jun ta [...]. Mutillek gehidxago izeten zien... Karnabalak beti izen die karnabalak. Ta elixara lehenengo jun biher, hiru meza entzuten: bat sorgiñen kontra, ta bestie, ba, erromeridxe gaberako ta bestie mezie entzuteko.
-Hiru bider?
-Hiru meza entzun biher.
-Zuk beste berbarik ezautzen dozu karnabal esateko? Aratostie edo...
-Aratostiek, zerak... tostada egune.
-Ze egun izeten da hori karnabaletan?
-Karnabalak pasaute. Karnabalak izeten da Eguen Santu inguruen. Eguen santu bezperan, karnabal, ta tostada egune.
-Orduen eitten zenduezan tostadak?
-Bai, bai. Orduen, Andikoan, aunke sea arto urunagaz, eitten zien tostadak.
-Eta rebozaute eta holan, oingo moduen?
-Bai zera! Ein... erre... tablien ganien...
-Taluen antzera...
-Bai.

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia