Garai batean elur eta lei gehiago neguan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-008-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garai bateko neguak gogorragoak ziren: elur gehiago egiten zuen eta baita leia ere. Teilatuetatik izotz-kandelak egoten ziren zintzilik.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Aritz Agirre - Aitzol Mendiola
- Data: 1994(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: BRZ-008/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Aitzol Mendiola
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
-Lehen, nire amamak beti esaten dau, lehen negue gogorrague zala ta...
-Asko be bai! Harek edurrek eta harek leidxek eta...
-Edurra-eta be bai?
-Oin edurrik ikusi be ez da eitten. Lehena? Lehena edurre asko be... jesus! Lehen harek kandelak…
-Bai.
-Ez dakit zuk ezautu dozuzen…
-Bai, bai, bai, bai, teilatuetatik…
- Teilatuetatik-eta kandelak. Ta zerien be, kamiñuen be, kristal eindde dana leidxaaz. Oin ez da ikusten holakorik.
-Ta noz hasten zan edurre ta holan […]?
-Ba, behin zerera ezkero, San [...]tarako ta Gabonetarako… jesus! Gabonetarako ahaztuta egoten gintzezan. Ni makiña bat bidar jun naz hamendik, kridxeda egon hamen ta Andikoako puntara, edurraaz ibili ezindde, ta jun ein biher, gurasuek ikusten-ta juen ein biher. Baiña edurtza galantakin hara puntara […] abarka haundi batzuk galtzakin... Baina oin ez, oniño Anboton be ez da ikusi edurrik. Oin neguek asko be hobiek dauz.
-Bai, epelaguek eta...
-Bai...
-Lehen hotza be pasau eingo zenduen...
-Ene Jangoikue, jesus!
-Erroparik be askorik be ez eta...
-Bai, ortozik eta... Hamaika bider nik… hamaika tristeza pasau dou han basarridxen, bentana zahar batzuk, teilatu guztietatik urten ta etxetik kanpora dana leittute ta dana edurre...
-Kristelik bentanetan eukitten zenduen?
-Bai, kristela…Oholak.
-Oholak?
-Oholak atzetik... Kontrabentanak oholezkuek ta kittu.
Egilea(k): Aitzol Mendiola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!