Garia bedeinkatzen zuten San Juan su ondoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garai batean baserrietan inor ez zen geratzen San Juan sua egin gabe. Zer kantatzen zuten. Garia eramaten zen su ondora, bedeinkatzeko, eta gero erein egiten zen gari hura.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Aritz Agirre - Aitzol Mendiola
- Data: 1994(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: BRZ-008/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Aitzol Mendiola
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Aisia » Jai-giroa » San Juan
Transkripzioa
-Ta San Juanetan ta, zeozer eitten zenduen? Sue edo…
-Bai, bai, San Juen suek ein barik iñor ez zan gelditzen, iñor be ez, basarri danok. “San Juen San Juen, arrautza bi kolkuen, beste bi altzuen, lapurrek eta sorgiñek erre, erre, artuek eta garidxek gorde, gorde, gure soluen lapurrik be ez, sorgiñik be ez, ezebez!”
-Ta sue.
-Ta sue, [etxien]. Harexen bueltan...
-Soluari bueltie edo?
-Ez, harexen suan bueltan, ba, errezau. San Juenien. Oin ezebez... Oin be eitten da hemen, erretentxunien eitten dabe!
-Bai, oin be eitten da. Eta baserri inguruetan-ta eitten da.
-Basarridxen, leku askotan. Baiña orduen? Ta erueten abien, garidxe, gari [...] bat, artue beteta ta [...] erueten abien su ondora, bedeinkatzeko. Gero erein ha garidxe.
Egilea(k): Aitzol Mendiola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!