Berriz (Bizkaia)

Txerriaren zatirik onenak abadeari, medikuari eta maisuari

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Andikoa auzoan lau baserriren artean hiltzen zuten txerri bat. Haren solomotxoaren erdia abadearentzat izaten zen. Medikuari eta maisuari ere zatiren bat ematen zitzaien eta geratzen zena lauren artean banatu behar! Hori egin ezean, bekatua izaten zen. Orduan dena zen bekatua eta dena infernua. Beraiek sinistu egiten zuten. Nola aldatu den kontua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Solomillue, Andikoan gure baserridxetan lauren artien edo hiltten zan txarri bat. Lau basarrik, lehenago, txarri bat hilten zan, ezta? Haren solomillue, erdidxe behintzet, abadientzako. Neure nebie goserik itxi, ta abadiek solomillue. Ta gero beste zeozer be, medikue edo, egoten zan beste zeozer, ta maisuari be emon biher, ta, azkenerako, txarridxen gauza onenak harexentzako. Harek, guapo, euzkidxe hartu ta bestiek zelan eitten daben biherra… beinke, orduko gauzak. Eske emoten ez baotsazun, pekatu eitten zendun, ta pekatu ein barik emon ein biher. Ta oin jentie espabilauta dago, e, baiña orduen ez. Orduen dana zan pekatue, ta dana zan inpernue, ta dana zan inpernue. Eta geu be, ba, [susteu]; hango holako lekuten arimak urten dabiena ta beste holako lekuten kadaberiek urten dabena, bestiek urten dabena, ta inpernuko zera ta dana inpernue ta dana inpernnue. Ta oin desaparezidu die danak.
-Onerako.
-Oin oingo gaztiek errezoiek dekiez; ez dabe siñesten… ta errazoie Guk, bai, danak! Jesus! Trumoi bat izeten bazan, jangoikuen kastigue! Ta halan edo holan edo hiltten zana… “bai, ba, pekatu mortalien bizi zan ta jangoikuen kastigue”.
-Orduen abadiek-eta ondo biziko zien, ba, errespeto gehidxago ta eurek...
-Ba, esaten dotsut, ba! Txarridxe hiltten zan ta haren solomillue abadientzako, Andikoako abadientzako, ta maisuentzako, ta medikuentzako. Kendu ixozuz hari hiru zati, zer gelditzen da?
-Eta lauren artien banandu biher.
-Hoixe. Lehenago hoixe zan. Oin jentie… Zoridxonien […], ostantzien danak gosiek tragauko ginttuzen...

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia