Etxerik etxe kantuan eta eskean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxerik etxe kantuan eta eskean ibiltzen zirenean kantatzen zutena: "Eguen zuriko astie, Jangoikuek emona guztidxe...". Bera ez zen asko ibili, baina nebak ibiltzen ziren. Ematen ez zuenari gurdia gora begira ipintzen zioten.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Aritz Agirre - Aitzol Mendiola
- Data: 1994(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: BRZ-007/022
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Aitzol Mendiola
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Santa Ageda , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak
Transkripzioa
-Kantu-kantari be ez ziñien ibiltten? Holan, ez dakit, ba, abendue kantetan, ta honako gauzak, eguen zuridxe ta…
-Bai! “Eguen Zuriko astie Jangoikuek emona guztidxe, eskola maisuek bidaldu gaitu limosna on baten bille” kantetan genduen, baiña…
-Etxerik etxe?
-… iñok ez eban eukitten [...] emoteko […] ta...
-Orduen be egongo zan baserri onik! Aberatsik be egongo zan…
-[Afaldu, bai. Afaldu] edo patata bat, edo sagar bat edo, baiña […errezau] zer eitten gendun, ba? Ezebez! Ni [hor] jun be ez asko biherrien ibiltten nitzen etxien. Baiña gure nebak ibiltten zien, hamen hil zana ta; Martzeliño be ibiltten zan. Eguen Zuriko astie ta Santa Ageda ta...
-Santa Ageda be bai?
-Bai. Emoten ez otsenai burdidxe ipini gora begire, erroberekin gora begire. Zuk emon ezik Santa Ageda, horri emon buelta ta ala! [Erroberakin ipini gora begire].
Egilea(k): Aitzol Mendiola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!