Berriz (Bizkaia)

Aitak ikatza egiten zuen Oiz mendian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aitak ikatza egiten zuen Oiz mendian, amaordeak han zeuzkan lur sailetan. Haritza zegoen asko. Oiztik Garaira "karretero"ak (gurdizainak) jaisten zuen ikatza, handik Durangora kamioian eraman behar, Astapera orduko... Lan asko eta irabazi gutxi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gure aittek eitten eban iketza.
-Bai, e? nun?
-Egur-iketza, han, Oizen.
-Oizen?
-Amaordiek euki aben han basue. Amabirjiñien basue, honenbeste pagetan eban ermandadan. Ba, pagetan eban, Martzeliñok be laguntzen otsen, eta eitten eban iketza, egur-iketza.
-Eta ze arbola dagoz, ba, Oizen? Oin askorik be ez dago...
-Oin… ez dakit. Orduen egongo zien, zeretik,...
-Pague […]?
-Pague ta haretxa asko. Haretxa be asko. Behintzet eitten abien, hiru bider edo, [esaten abien]. Baiña zer pasetan jakon? Oiztik Garaire karreteruek bajatu biher. Eta Garaittik Durangora kamioien bajatu biher. Eta hamendik Astapera erun orduko [iketzak jan]. Gizajuek biherra eitten eban, baiña [azkenerako iñok jaten otsan eta beti pobre]. Horixe.

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia