Berriz (Bizkaia)

Hodiak egiten Durangoko lantegi batean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Durangoko lantegi batean ibili zen beharrean. Hodiak nola egiten zituzten azaltzen du. Brea ematen zieten eta beltz-beltz bukatzen zuen. Hamar urte egin zituen han.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze fabrikan ibili ziñen, ba?
-[Alemanenien].
-Zer zan hori? Zer eitten abien?
-Zerien daguena, han Matadero onduen daguena...
-Oindiño be badago?
- Bai, “tubos aislantes”... puf! “Tubos aislantes”... puf! [...] hauxe baiño baltzao plantau nitzen... Eitten neban biherra, ba, breagaz, ta alkitranagaz, ba, tuboak zulo batetik sartu… Lehenengo papelaaz eitten abiezan tubuek, ez dakizu?
- Papelaz tubuek?
- Bai, papelaaz eitten abiezan, papel senduaaz, ta gero forretan abiezan hojalatiegaz, bertan fabrikan. Baiña papelaaz egin ta forrau orduko, pasau biher izeten zien breagaz eta alkitranaaz, gogortzeko. Ostantzien...
-Apur bat hartzeko, zera...
-Gogortzeko. Eta harexek pintetan. Hamar urtien edo egin naben biherra han.

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia