Berriz (Bizkaia)

Bera jaiotzean, ama hil; bizimodu pobrea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Anttoni jaio eta ordu erdira ama hil egin zen. Anaia nagusia, bera, eta umerik ez zutela izango uste zutelako gurasoek ekarri zuten beste ume bat geratu ziren aitarekin. Anttonik bi urte zituenean, aita berriz ezkondu zen. Bizimodu pobrea izan zuten. Txahalen bat saldutakoan, oinetakoak erosteko dirua izaten zuten. Hamaika urterekin neskame joan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kontau ia… zuek, ume sasoien ta, zer? Ba, ez dakit ba, olgetan-ta ibiliko ziñien ta… ez?
- Asko ez, ume!
- Ez? Biherra orduen, ez?
- Beti biherra. Esango dotsut, hara: neu jaidxo nitzenien, handik ordu erdire nire ama hil zan. Eta aitte geldittu zan, ba, alargun. Eta geldittu gintzezan neure neba nagusidxe, Martzelino, ta neu, ta beste bat, errekogidute euki abiena. Pentsetan abien ez abiela eurek familidxarik eukingo eta ba, [...]. Nik urte bi euki nabezanien, aitte ezkondu zan barrido, beste Larrabetzuko bategaz, ta gure bizimodue izen zan, [... emoten oskuezenien ta] dirurik be ez geunken ta… danak pobriek eta pobriek eta pobriek eta [...]. [Hantxe] bizi izen nintzuan.
- Eta...
- Ezebez! Aitte ta ama be pobriek izen zien ta… Behidxek txahaltxo bat hazi, ta haxe saltzen abienien, ekarten eben hona Durangora, ta haren diruaz abarketa batzuk edo zapata batzuk-eta erosi, ta hantxe bizi, harik eta nere nebie, haunditxuaue izen zanien, harek be eitten eban biherra, kanteretan ta baserridxetan ta kridxau ta ibiltzen zan, ta haren dirutxuaz, bizi. Hamaika urtegaz nik urten neban kridxeda, ta holantxe bizi.

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia