Beti baserriko lanetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere gurasoak eta bera ere beti baserrian ibili dira lanean. Soldadutzarako baino ez zen joan baserritik. Umetan 13-14 urterekin utzi zion eskolara joateari eta ordudanik beti baserriko lanetan ibili da.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko abenduaren 21a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: BRT-010/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Ta zure amak eta aittek biher eitten ebien etxetik kanpo?
- Ez, baserrixen beti, etxin.
- Baserrittarrak.
- Baserrittar naturalak, bai.
- Ta zeu be ze ibili za baserrixen beti?
- Neu be beti baserrixen. Nik etxetik ez dot urten, ostontzin gerra edo, soldau jun arte. Soldau jun arte ni hementxe. Soldautzatik etorritte be hamentxe segidu dot nik.
- Eta zuk ze akordu dekozu zure umetako...?
- Nik umetako akordu, lehenengo, txiki-txikixen, gero eskola. Eskola denpori amaittu jakunin, 13-14 urteaz laga notsan eskoliai. Handik atzea aittan ondun biherrin beti baserrixen, aittaaz, aittaaz ta amaaz.
- Ta eskolara nora joaten ziñen ba?
- Eskolaa Berritxure.
- Ta nungo umik juten ziñien?
- Oiñez, oiñez jun eta oiñez etorri. Ordun ez euen ez kotxeik, ez ostontzekoik.
Egilea(k): Alain Basterretxea Etxaniz (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!