Maisu-maistra erdaldunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-006-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolara oso gutxi joan zen. Katonatik eta pizarratik ez zela irten dio. Katona zer zen azaltzen du. Nagusiagotan ikasi zuen gehiago, plazetako osteretan. Maisu-maistrak kanpotarrak izaten ziren; beraiek ez zekiten erdaraz eta irakasle batzuk ikasi zuten euskara apur bat.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: BRT-006/008
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Eta eskolia, orduan, esan dozu, denpora gitxi ein zenduala eskolan?
- Eskolan, bai, hoixe.
- Zenbat urtegaz itxi zendun eskolie?
- E?
- Zenbat urtera arte ibili ziñen eskolan?
- Eskolan ibili? Urtik bai e… hoixe. Nik ez naban /enaban/ pasau e… ha pizarri... zelaku izeten zan ha pizarri? Zuek jakin be ez dakizue. Hoiixe ba. Pizarri e… ha zeraz eitten zana... Haxe ta katon zahar bat, ta handixek urten be ezindda. Ta, klaro, gero akabo.
- Katona ze zan ba?
- Katona, ba, halako letra haundi samarrak eukazena ta gaiñin e… halako dibujo batzuk eukazena ta zera. Ta haxe ta ezebez. Akabo.
- Eta eskribitzen ikasi eta...?
- Bai, eskribitzen ikasi... bai... gero. Gero, nagusittutakun ta plaza ostera-ta hasi giñenin ta, pixkat ba e... [...] eukenak hantxe ein ta… ba. Eskolie gero ikesi [geen] pixkat gehitxua, plaza osteran gabizela ta halaku ta honaku ta… ba. Baiña ez eskolan ez asko, e.
- Eta maisu-maistrak edo zeintzuk ziran?
- Bai, harek be ba... hangu, bata Bilboku, gero besti hangu, kanpokuk edo...
- Kanpokuak ziran?
- Bai.
- Baiña euskeraz ez ekixien, ezta?
- E?
- Euskeraz ez.
- Ba, batzuk apur bet hamentxe ikesi ebena ta… zerien ta.
- Ta izenakaz akordetan zara?
- E?
- Euren izenakaz, maistren izenagaz ta.
- Matilde, Matilde be bai batek baeban ta… Oin akabo, urte asko da ta zelan akordauko [...] ba! Hoixe. Ez.
- Orduen euskeraz-eta eitten zenduen eskolan zeuok?
- E?
- Euskeraz eitten zenduen eskolan?
- Ze eingo gendun ba? erderaz? Hoixe!
- Baiña maistriaz -ta zelan eitten zenduen?
- E?
- Maistriagaz ta?
- Ba maistrik [berak ein deixala] erderaz, guk ez bagenkixen berak be… halakoxi ekarri, maistrie euskaldune ekarri.
- Derrigor.
- Ia! Nok jakingo eban ba? Horrek oingoxe zerak gauzak di e… erderaz ta halako ta honako ta... lehena ez euen holakoik e.
Egilea(k): Egoi Kalbo (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!