Berriatua (Bizkaia)

Berriatuko ermitak

Berriatuko ermitak <p>Berriatuko ermitak izendatzen ditu. Zortzi ermita guztira. Urte bukaeran eta arrosarioan ematen zuten meza ermitetan, arrosarioa bederatziurrenean izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-005-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berriatuko ermitak izendatzen ditu. Zortzi ermita guztira. Urte bukaeran eta arrosarioan ematen zuten meza ermitetan, arrosarioa bederatziurrenean izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan dozuz ermitta batzuk-eta badarela Berritxun…
- Bai, ermittie San Antolin… Milloiku, San Lorentzo Asterrikeku, ta Madalenaku Madalena, ta han Gorozikeko partin. Ta herrixen beste bi, San Juan ta zera… San Gregorixo. Ta Plazakolako hori be… egoten zan len mezi baiña oin ez da /ezta/. Ta haxe be Plazakolaku be, hauxe torretxun ondoku be Berritxuko ermittie da.
- Orduan, sei edo zazpi ermitta izango ziran.
- Zazpi ermitta. Bai.
- Zazpi? Eta mezarik eta…?
- [...] jai baten horrek zazpi ermittok pasetan.
- [...]?
- A! Oiñez, e.
- Laguntzailea: [...] hori besti Burgoku. Zortzigarrena, ez?
- Zein?
- Laguntzailea: Burgo.
- Burgo?
- Laguntzailea: Bai, [Ondarru ta hemengoxi].
- Zein?
- Laguntzailea: Burgoku besti.
- Burgo, Santakutze? Bai. Santakutz. Burgo, Ondarrutik gora.
- Laguntzailea: Zortzi bat uste dot dizela.
- Eta ermittetan mezarik-eta izaten zan?
- Bai, ee... Hemen [...] eitten dana, haretxen mezi. Ta urte azkenin gero.
- Urtean behin edo?
- Erresarixuen meza bat eta urte azkenin beste bat. Hoixe ohitturan... On bixek eitten dittue... urte azkenin eitten dittue bixek eta ba. Errosarixu lehen beratziurrena izaten zan.
- Bai.
- Beratziurrena ta oin hiru egun.

Egilea(k): Anartz Martino Anta (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia