Berriatuko eta inguruetako euskara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Berriatua, Lekeitio, Ondarroa, Mutriku eta inguruetako euskararen inguruko kontuak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: BRT-004/028
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Eta, euskera aldetik eta, Berritxuko euskeria ta inguruko herrixetakua-ta diferentia?
- Oso diferenti.
- Bai e?
- Oso diferenti. Juten bazara Lekitxora, puff. Ta Ondarru Ondarruku bai. Derrepente ezagutzen da ondarrutarra zein den.
- Bai, …
- Ta Ondarrutik Mutrikura barritz hondiño saltu handixaoe, ta Lekitxora, bua, Lekitxon, on Markiñako ta Berritxuko pixkat itxura gehixao dauke.
- Bai e?
- Bai
- Zer da, Berritxukoa zer da gehixau Markiñakoa gehixau Ondarrukua baiño?
- Bai. Markiña eta Berritxu neure neutzako itxura gehixa dauke Ondarruku Ondarruku eta Lekitxoku baiño.
- Eta bestekaldekoak Aillusti ta …
- Aillustikuak ba ez jako hainbeste igertzen beti pixkat bai igerten jako, ezta? Pixkat bai igertzen da, baiña diferente gutxi. Gero, Amoroto be bada hor baiña Amoroto Berritxuko antzera.
- Eta Eibarren-eta?
- O! Eibar diferenti, erderi asko sartute. Eibar diferenti baiña jende maju da eibartarra e.
Egilea(k): Ainhoa Rey
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!