Bizikletaz ibiltzen zen garaia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Anaiaren bizikletan ibiltzen zen hasieran eta gero Eibartik erosi zioten emakumezkoentzat eginiko bat. Pasadizo bat kontatzen du. Emakume gutxi ibiltzen zen bizikletaz; berak egindako "falda pantalon" batekin ibili ohi zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: BRT-004/021
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Bizikletak eta motorrak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Eta bizikletiana? Bizikletia esan dozu e …
- Bizikletia anaiana. Manibela altuaz ta palankiaz, ta hantxe.
- Eta?
- Gero Eibartik ekarri gendun e, bera bizikleta-fabrikan eiten ebalez andrazkoen bizikletik edo, ha politxao zan. Baina aurretik gero baiño gehixa ibili biher izeten neban hortik han Milloittik, Milloittik Markinara jutea atzera. Ta gero behetik hori.
- Igo ein bihar.
- Igo ein biher, ta oinez ezta pentsau be ez e, dana igo.
- Dana igo.
- Dana igo. Baten han Plazakolako errebuelti, bakizu non dauen? Ezta? Plazakolako errebuelti. Plazakola errebuelti, beti han e taillerrin bihargin ebizenak segidu eitten ostien ta harei eskapao eitten neutsen etorri ta bizkor ein ta jeusi nintzan hankaz gora han errebueltan, ta ez neban ezer ein ta esan eusten: “Ene hartu dozu min bat, geuk lagunduko…” “Alde hemendik e” esan neutsen, alde hemendik zeuegaittik lehen be jausi naz ta, igo notsan bizikletiori, sekula baiño arinago igo neban goiko tontorra. Ederto.
- Orduan emakumiak be, andrazkoak bizikletan gitxi ibiltzen ziran, ez?
- Ba asko ez, asko ez. Baina nik premiñi neuken. Josten ikestera juteko ta.
- Eta? goniaz edo…?
- Ein neban neuk e, neure modun e, tela, halako tela merke bat erositte, halako falda-pantalon bat, ta haretxaz.
- Zeuk eindakoa?
- Bai. Josten, josten nebilen lekun.
- Orduan prakarik eta?
- Prakarik ordun ezebez. Keba, prakak pentsau bez.
- Eta goniaz bizikletan bez?
- Goniaz, bizikletan ha barriaz ezin ibili. Badakizu gizonezkoen bizikletik barra luzi dauke. Prakak bihar. Baiña...
- Orduko bizikletak gaiñera astunak eta haundixak eta izaten ziren.
- Bai, saskarrak.
- Saskarrak.
- Saskarrak. Gero Eibartik etorri giñenian ekarri gendun andrazkoen bizikleti politte. Eibarretik etorri giñenin baserrire. Baiña ha baiño hobi gero kotxi.
Egilea(k): Ainhoa Rey
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!