Berriatua (Bizkaia)

Betidanik andre modernoa

Betidanik andre modernoa <p>Damiana emakume modernoa izan da beti, bizikleta eta autoa izan zituen-eta. Berak karneta atera zuenean bi emakumek bakarrik izango zuten karneta Berriatuan. Karneta atera zueneko kontuak; lehenengo Markinan eta ondoren Eibarren ibili zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Damiana emakume modernoa izan da beti, bizikleta eta autoa izan zituen-eta. Berak karneta atera zuenean bi emakumek bakarrik izango zuten karneta Berriatuan. Karneta atera zueneko kontuak; lehenengo Markinan eta ondoren Eibarren ibili zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, lehen be pixkat kontau dozu baina, zeu be andra modernia izan zara, ez? Gaztetan-eta bizikletiaz-eta ibiltzia eta.
- Bai. Hori esaten eusten.
- Kotxia be nahiko ez?
- Bai, ordun e, andra birek edo hiruk eukiko gendun bakarrik e Berritxun karneta.
- Kotxia oin dala berrogeta hamar urte, ez?
- Horixe, ba berrogeta zortzi urteaz atara neban karneta, ta neuk banekixen falta eitten dostela baiña, ez nintzen atrebitzen, animetan, kobarde. Ta, gizon batek e esan eusten e, neure koiñatuk esan eusten Eibartik etorten zin harek e, asteburu pasetan gurera ta. “Damiana, gauza bat dauket geur esateko zuri”, “zer?”, “etorri hona!” esan eusten, mahaixen jarritte gauzen lekutik, “etorri!”, “esan hamentxe!” esan neutsen, “horra? esan”, “Ez, zeuri bakarrik esan bihar deutsut, zuk pentsau dozu sekule bestik eitten dauena ezin zeinkela ein? kontestau horretxei, erantzun horretxei”.” Ba ez dakit ba, ez na akordetan”. “Ba oin pentsau bihar dozu, karneta atara bihar dozule”, “ene hori e, neuk badakit falta eitzen dostela baiña, ez na atrebitzen”, “ba, ba, hasi, hasi, ikesten hasi ta ikusiko dozu, zelako estimaziñoie emongo dotsezun, zelako aukeri emongo dotsun bizimodureko karneta eukitxi”. Errezoi euken, errezoi euken, baiña, hasi nintzen baiña, semik bata edo besti egongo bazin, sasokuk neukozen semik, bata edo besti etxin egongo bazan laguntzeko pixkat norberai, bata Ondarroan euen ta besti Valladoliden, neuk ein biher, gero biharra be ein bihar zan baserrixen ta, gabin-edo.
- Astirik ez.
- Astirik ez, ta, gizonak esaten eustan, “oin be horrek hartu dozuz? guazen lotara”. “Bai baiña honek e, ein ein bidi/ biher dire, ein ein bidi/ biher dire honek”. Ta holantxerik e, baten e, esan eusten gizon batek e, Ondarrure personal junde: “Damiana zer, zelan zoiez karnetaz?” Ta, ordun e, autoeskuelan ez eben erakusten, norberak ein bihar zittun tesak, atzin euken liburuk e, zelan dizen e, ikusteko. Eta norbera ein /bizen/ biher zen. “Ta zelan zoiez?” ta, “ondioik e, failluk eitten dittuaz ta, oraindioik e, pixkaten itxain ein bihar dot”. “Ba oin gauza bat esan /bitsut/ bihar dotsut ba, Bilbora barik jun bihar dozu Eibarra, asko errezao atarako duzu karneta ta Eibarren”. Bai ba, Bilboko kalitan baiño , Eibarren Arratera. “Ta, neuri esana ein /bizu/ biher dozu e”, esan eusten, ta jun ein nitzen Eibarra, autoeskuelara. Luengo autoeskuela, jun nitzen, eta, esan eitten osten hamengo autoeskuelakuk e, “laster za preparaute, laster za preparaute”, baiña, ez nintzen atrebitzen, ba Luengora jun nintzen, hiru ostera ein nittun bakarrik, laugarrenin jun nintzen e, eskuela armerixa teoriki eitzea, ein ein neban teoriki, teoriki ein neban ta gero Arratera, kotxiana eitzea, ta neure aurretik e, maistra bat, nire aldin gazti, palo bittartin ezin sartute harek eitten zittun negarrak, harek eitten zittun negarrak. Neuk be ezin neike ba, horrek ezin dabenik neuk be ezin neike ein pentsau neban neure modun baiña, ein neban, lehelengun, lehelengun ekarri naben.
- Orduan esan dozu, autoeskuelara e, Eibarrera, baiña lelengo?
- Hiru ostera ein nittun.
- Baiña, lehenau, Markiñan-edo egon ziñen edo..
- Bai Markiñeko autoeskuelan ibil nintzen, Markiñako Etxabe, Etxabeaz ibili nintzen. Baiña, kanbixau ein neban, ta hiru ostera ein nittun bakarrik, Eibarra, hirugarren osteran esan osten bueno ya, bixar etorri, eskuela armerixan teoriki, ta gero e, Arratera, ta karnetaz etxera.
- Eta konduzitzen-eta, praktikua-eta, non eitten zenduen, orduan kotxe askorik be ez zan egongo praktikatzeko eta ez?
- Zelan praktikatzen?
- Teorikua eta esan dozu etxian ikasten zenuela, ezta?, eta praktikua?
- Teoriku etxin, praktiku berton, hamentxe, eta Ondarruko kalin be bai, Ondarruko kalia ona zala e, han e jentian tartin-ta ibiltzeko ta ona zala ta. Praktiki hamentxe, berton. baiña gero gero Eibarren, gero Eibarren amaittu naben.
- Orduan sasoian kotxe asko ez zan egongo ba Berritxun.
- Bai, ni neu baiño gehixa batzuten, e, bueno Berritxun ez, baiña esan nahi dot Eibarra osterak -ta, baiña hortxen neure dos caballoseaz bizimodu atara.

Egilea(k): Jon Zabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia