Berriatua (Bizkaia)

Berriatuko auzoak

Berriatuko auzoak <p>Berriatuak dituen auzo ezberdinak aipatzen ditu: Merelludi ("Milloi"), Madalena eta Asterrika. Berriatua garai batean Ondarroakoa izan zen, baina barriatuarrek protesta ugari egin zituzten eta lortu zuten berriz Berriatua herri izatea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berriatuak dituen auzo ezberdinak aipatzen ditu: Merelludi ("Milloi"), Madalena eta Asterrika. Berriatua garai batean Ondarroakoa izan zen, baina barriatuarrek protesta ugari egin zituzten eta lortu zuten berriz Berriatua herri izatea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Berrittuk barrixuak, auzuak eta, eukiko dittu, ezta?
- Bai.
- Diferentiak eta.
- Bai, beste bat Madalena, hor goixen Madalena. Ta Asterrika. Asterrika, Madalena, hiru barriada daukez Milloin Berrittuk.
- Milloi, Madalena ta Asterrika.
- Asterrika, bai. Asterrika hortxe goixen dao, Ondarru partin.
- Eta sasoi baten Berrittu bera be Ondarroa izan zan, ez?
- A, bai, bai. Ondarrua izen zan, baiña protesta…
- Zure gazte denporan edo izan zan, ez?
- E?
- Zure gazte denboran edo izen zan, ez?
- Bueno, gaztie… bastante, orduko e… ez dakit ba zemat urte, 25 urte. Ointxe zelebraziñoiek euki dittue /eukitxue/ hor itzelak.
- Eta ze pasau zan orduan?
- Ordun ze pasau zan? Ba, itxurie alkatie pixkat hartu eben bueltan ta alkatie engaiñau eben. Halan esaten eben behintzet. Baiña gero protestak itzelak Berrittun.
- Baiña engañau zetako? Ondarrura sartzeko?
- Ondarrure sartzeko, Ondarrure pasetako. Ta Ondarru, mendiz, Berrittu bera da handixaue, ta Berrittu ipiñi eben barriada modure eta Berrittu su hartute, ernegaute Berrittu. Ta zemat protesta ta zemat… Atzera ekarri orduko denpori pasau zan. Ta hogeta bost urte. Ontxe, ontxe jaixek ein dittue /eitxue/ hor, hogeta bost urte [dila ta]. Atzera Berrittu ekarri eben atzera, ta pozik.
- Baiña zeu jaixo ziñanian Berrittu Berrittu zan?
- Berrittu, bai, Berrittu, Berrittu. Handik urtetara bai. 25 urte ei di.
- Bai, bai, bai.
- Ontxe eon da zelebraziñoi 25 urte, zelebrau ein biher dala ta.

Egilea(k): Janire Azpiazu Ocamica (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia