Berriatua (Bizkaia)

Sagarren zainketa

Sagarren zainketa <p>Sagarraren zainketa nolakoa izaten den azaltzen du: intsektuak hiltzeko botikak, kimatze lana, etab. Sagarrak biltzeko laguntzaileak beti izaten zituzten, gero trukean sagarrak ematen baitzizkieten. Oiloentzat egindako tokian gordetzen zituzten sagarrak azpian lastoa botata. Hala ere, sagar mota guztiak ez ziren berdin gordetzen. Honen inguruko azalpenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagarraren zainketa nolakoa izaten den azaltzen du: intsektuak hiltzeko botikak, kimatze lana, etab. Sagarrak biltzeko laguntzaileak beti izaten zituzten, gero trukean sagarrak ematen baitzizkieten. Oiloentzat egindako tokian gordetzen zituzten sagarrak azpian lastoa botata. Hala ere, sagar mota guztiak ez ziren berdin gordetzen. Honen inguruko azalpenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta sagarrak saltzia baiño, gero lehenau be lana eukiko dabe ez? Biharra eukiko… guztiori zaintzia ta…?
- Bai, zaindu bihar izeten jako zertu, zerak jundiu ein bihar izeten di. Geunken traktora ta gero traktoren atzin tzisterni ipini ha ez daitz zemat litroku zan berrogeta hamar e gehixa. Tzisterna handi bat inkeu traktorari, ta, hiru egun bihar zittun harek jundiketan ta jundiu bihar izeten zin, hasi loran, hasten zirin loran marzuan azkenerutz-edo, ta handik agostun azkenera arte, hamabostero, danak pasau bihar izaten zittun. Ta bihar haundixe emoten eben, baiña sagar ona hartzen gendun hemen. Sagar ona.
- Eta azpixak-eta garbitzeko?
- Sagarren azpidxek? Sagarren azpidxek garbitzi baiño, podau ein bihar izeten zin, ta podadorik jornala bat kobretan eban edarra.
- A! kanpotik etortzen zian?
- Bai, berton herrikuk, baiña horretantxe, ya horretantxe dabizenak. Hiru gizon etorten zirin. Bai azpittik be garbittu bihar izeten zirin.
- Hori zelan? Zeuek?
- Ez, bihargiñek. Geuk, zelan? Gizona ta neu geuzen bakarrik eta.
- Eta gero, batu ta... Hori zelan?
- Batzeko, hortxe eukitxen gendun suerti. Sagar batzeko, sekule pezeta bat ez gendun emon. Ze, emoten geuntsan sagarra nahi beste. Asko geunkanetik. Ta eurek be pozik ta geu be pozik. Ta ez gendun sekula euki sagarra batzeko okerrik.
- Herriko jendik laguntzen eban?
- Bertoko bueltako jendik, eta gero, geukan e...aiztie, Eibarren, ezkonduta, ta haren gizonak eukazan lagun asko, errekadisti zan, Eibar-Vitoria, ta furgoneta handi bat euken, ta etorten zan hiru-lau edo... bost be igul, hartu ta zapatuten be etorten zan ta nahi beste sagar batzen oskun. Gero emoten gontsen, pillo bat sagar eurei, ta danok pozik. Holan e... sekula sagar batzeko ez gendun euki problemaik.
- Eta gero, horrek sagar guztiok gordetzeko, zer eitten zenduen?
- E, gordeteko e...bageunken leku. Oilluentzako ein genduna lelengo, gero oilluk kendu ta sagarrak ipintteko.
- Eta bertan sartu eta kitto edo, zelan egiten zan?
- E? Gordeteko e...
- Kajetan-edo? Zelan izaten zan?
- Ez. Bota azpidxen lastu, ta gero ipintten [zeuntsen] holan, zerak, egurre... egurrek lodidxek ipintzen [...] ta raja, raja... bota ta hantxe eukitxen zin. Baiña hori “Gran Smith”e zan diferenti gordeteko be. Baten pasau zan e...pixkat pikau ein zan. Zelan dan ur askoku, izerdidxe eitten jakon, eta gero hasi zan bentanak zabalik eukitten, bentanak zabalik euki biher, izerdidxe ein ez deixon. Beste sagarrei ez jakona eitten, horrei. Ta baten etorri zan ingenieru bat ikustera, sagarra ikustera, ta, sekula ez ebala ikusi kamara barik halan hain ondo sagarra konserbaute, esan oskun. Ta ondo konserbaute euen. Es ke... Bai, bentanak zabaldu ein biher, bentanak zabaldute. Haundidxe zan lokala, e, bastante haundidxe.
- Eta arratoiekin-ta ez zenduen eukitzen problemarik?
- Ez. Ez, ez, ez... ez gendun arratorik sekula euki problemarik. Suerti.

Egilea(k): Javi Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia